IKUSKIZUN HANDIAK COVALEDA TXUNDITU DU

Soriako pilotazaleak harri eta zur geratu ziren atzo gauez Asegarcek antolaturiko jaialdian.

Bi partida apartak gertatu ziren lehenengoan Tirapu-Pinedo 11-20 galduz joan eta gero 22-20 Beloki II.a eta Rairi irabazi zielarik.

Partidu nagusian lau pilotariek izugarrizko norgehiagoka burutu zuten zenbait tantutan publikoa zutituarazi zutelarik.

Zearra izan zen erabateko protagonista Belokiren zartakoen aurrean itzelezko defentsa eta segurtasuna azaldu zuelako.

Aurrelariek oso lehia polita eskaini zuten. Olaizola II.aren ia erremate guztiak marren ondoan bukatzen ziren eta Asierrek dejada eta gantxuz eraso zion anaiari.

IKUSKIZUN HANDIAK COVALEDA TXUNDITU DU

2019-03-22

Azken albisteak

Amianok eta Zubizarreta III.ak garaipena eskuratu dute Buruz Buruko Serie B Txapelketan

2026-04-25

Amianok eta Zubizarreta III.ak garaipena eskuratu dute Buruz Buruko Serie B Txapelketan

Amianok 22-17 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta Zubizarreta III.ak 22-11 gainditu du Senar Ataunen. Garaipen honekin, Amianok finalerdietara sailkatzea lortu du.

Agirrek haustura miotendinosoa du dortsalean

2026-04-24

Agirrek haustura miotendinosoa du dortsalean

Asier Agirrek haustura miotendinosoa du eskuineko dortsalean

Jadanik salgai daude 2026 San Fermin Torneorako sarrerak

2026-04-20

Jadanik salgai daude 2026 San Fermin Torneorako sarrerak

Gaur jarri dira salgai San Fermin 2026 Torneorako sarrerak. Uztailaren 7an hasiko da San Fermin Torneoa eta uztailaren 14an Labriten jokatuko den finalarekin amaituko da.
Nafarroa Arenak San Fermin 4 1/2 Torneoko finala hartuko du uztailaren 7ko goizean, eta finalerdietako ligako partida bat uztailaren 11ko arratsaldean.

Lasok lehenengo garaipena lortu du final-laurdenetan

2026-04-19

Lasok lehenengo garaipena lortu du final-laurdenetan

Lasok 22-8 irabazi dio Jakari Gasteizko Ogeta pilotalekuan, eta lehenengo puntua poltsikoratu du. Serie Bn Egiguren V.ak Rekalde gainditu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store