Iker Larrazabalek Baiko Pilotarekin debuta egingo du

Amurrioko aurrelari gazteak bere balioa erakusteko aukera izango du profesional mailan, azken hilabeteetan afizionatuetan pilotari onenetakoa izan ostean.

Larrazabalek, gainera, banaka zein binaka eta distantzia bietan moldatzen dela erakutsi du. Esaterako, aurtengo udan binakako Andre Maria Zuriaren Torneoan eta Arabako 4 1/2ko txapelketan txapelak jantzi ditu. Arabako Herriarteko azken txapelketan Amurrioren garaipenaren partaide ere izan da aurrelari gaztea.

Baina afizionatu mailan eskuratutako garaipenak ez dira hor amaitzen. Larrazabalek beste txapelketa hauek ere irabazi ditu: 

• 2020 Binakako Andre Maria Zuriaren Saria 

• 2020 Arabako Herriarteko Txapelketa (Amurriorekin) 

• 2020 Arabako Txapelketa 4 1/2ko Txapelketa

• 2020 Gorbeiape Txapelketa

 2019 Biharko Izarrak Txapelketa 

• 2019 Zaldibarko Txapelketa 

• 2019 Bergara Hiria txapelketa 

Iker Larrazabalek gora egin du bere prestaketa-faseko azken zatian eta hobekuntza horri esker 18 urte besterik ez dituela egingo du debuta. Aurrelari arabarra pozik ageri da bere debuta gero eta hurbilago ikusirik:

2020-09-30

Azken albisteak

Astelehenean, apirilaren 20an, San Fermin Torneorako sarrerak jarriko dira salgai

2026-04-16

Astelehenean, apirilaren 20an, San Fermin Torneorako sarrerak jarriko dira salgai

Astelehenean, apirilaren 20an, eguerdiko 14:00etan, San Fermin 2026 Torneorako sarrerak salgai jarriko dira. Uztailaren 7an hasiko da San Fermin Torneoa eta uztailaren 14an Labriten jokatuko den finalarekin amaituko da.
Nafarroa Arenak San Fermin 4 1/2 Torneoko finala hartuko du uztailaren 7ko goizean, eta finalerdietako ligako partida bat uztailaren 11ko arratsaldean.

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

2026-04-12

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

Jakak 22-10 galdu du Darioren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partidan.

Lasok final-laurdenetako lehenengo partida galdu du

2026-04-11

Lasok 22-16 galdu du Altuna III.aren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partida. Serie Bn, Egiguren V.ak Agirreri irabazi dio, eta Muruak Senarri.

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

2026-04-11

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

Larrazabalek 22-17 irabazi dio Artolari Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenen hasieran Azkoitian. Serie Bn Rekaldek 22-15 garaitu du Alberdi II.a.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store