Mtz. de Irujo-Merino II.a eta Olaizola II.a-Begino bikoteek bat egin dute eguerdian Labriten datorren launbatean Euskadi Goza Ezazu Binakako Txapelketako finalaurdenetako bederetzigarren iharduladiko partidurako pilotak hautazeko.
Aukeraketa bukatu orduko pilotariek kazetarien aurrean hitz egin dute Goizuetako pilotariak hau esan duelarik.
“Partido zaila da. Eurek pixkanaka pixkanaka gora egin dute eta gainera nabarmendu behar da Juan hasieran joko maila baxu izan arren egun ederki dabil. Esan behar dut Merino II.a gustuko dudala.
Guk gureari ekin behar diogu, hau da, falta diren hiru partiduetan puntu bat lortzea finalaurrekoetan sartuko gintuena alegia.
Mtz. de Irujo-Merino: 104,9, 104,5 eta 104,6 g.
Olaizola II.a-Begino: 106,3, 106,9 eta 105,6 g.
Saskitxoa baita Logroñon ere
Logroñon Berriz, Titin III.a-Pascual eta Bengoetxea VI.a-Patxi Ruiz bikoak egon dira hautatzaileak prestatu duen saskitxoan miatzen.
Gorriek 106, 104,9 eta 104,7 gramoko pilotak aukeratu dituzte eta urdinek aldiz 106,5, 106,6 eta 104,9koak.