San Fermineko lehen partiduak txundituta utzi du Labriten bildu den pilotalaze piloa. Titin III-ak-Zubietak eta Bengoetxea VI.ak-Otxandorenak primerako partida jokatu dute baina lauron artean Otxandorena izan da onena. Oronoz-Mugairiko atzelariak bost tantu lortu ditu eta horietako bat 22.a izan da. Asegarceko pilotariak errebote bikain bidez lortu du eta horrekin batera bikotearen garaipena. Aurrekaldean ikiskizuna ez da falta izan. Bengoetxea VI.ak abiadura handiz jokatu dio Titin III.ari eta 11 tantu eskuratu ditu. Errioxarrak aldiz 8 tantu lortu ditu.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA