GEHIAGO EZ DAGO ESKATZERIK

Berasaluze VIII.ak-Beginok eta Mtz. de Irujok-Goñi III.ak gaur Labriten jokatu duten partiduak txundituta utzi du frontoia goitik behera bete duen pilotazale pila.

2009ko Binakako Txapelketako finalaurdenetako puntu baliotsu bat zegoen jokuan eta horren bila zihoaztela pilotazaleen bideoteka gordetzeko erako norgehiagoka egin dute lau protagonistek.

Asegarceko bikoteak lortu du puntu garrantzitsu hori Aspekoari 22-20 irabazi ondoren. Aurrelariek pilotako liburu batetan isladatzeko moduko gantxu, txapagaineko eta paradak margotu dituzte, defentsa aparta erakutsiz gain.

Begino eta Goñi III.a aurrelarien parean aritu dira eta kontrako aurrelari zein atzelariak erreboteraino bidalitako pilotakadei erantzun zoragarria eman diete.

Labriteko publikoak aspaldian ez bezala gozatu du partidaz bereziki Pablo Berasaluzek eskeinitako erakustaldia ikusita.

GEHIAGO EZ DAGO ESKATZERIK

2019-03-22

Azken albisteak

Senarrek min du ezkerreko eskuan

2026-05-04

Senarrek min du ezkerreko eskuan

Beñat Senarrek min du ezker eskuan eta ez du jokatuko ostiral honetan.

Jakak ezin izan du garaipen batekin itxi final-laurdenetako liga

2026-05-03

Jakak ezin izan du garaipen batekin itxi final-laurdenetako liga

Jakak 22-16 galdu du Altuna III.aren aurka Legazpin, eta A multzoan Dario sailkatu da lehen postuan finalerdietara, eta Laso bigarren.

Laso Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan da

2026-05-02

Laso Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan da

Lasok 22-14 irabazi dio Dariori Donostiako Atano III.a pilotalekuan, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako sailkatu da.

Apirilaren 30ean jarriko dira salgai 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak

2026-04-28

Apirilaren 30ean jarriko dira salgai 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak

Ostegun honetan, apirilaren 30ean, eguerdiko 14:00etatik aurrera, jarriko dira salgai Nafarroa Arenan maiatzaren 31n jokatuko den 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store