Pubiseko ebakuntzaren eragindako geldialdia eta gero hartu behar den joku puntua hartzeaz gain Mikel Unanuek badu beste eginbeharrik gaur Barakaldes pilotalekuan.
Añorgatarrak Olaizola I.arekiko kontuak argitu behar ditu, hots, elkarren arteko partiduetako estadistika. Aurtengo denboraldian jokatutako sei partiduetatik bost irabazi ditu Goizuetarrak eta hori gehiegi da gipuzkoarraren kurrikulumerako.
Bien arteko azken norgehiagoka gaur Barakaldon izango den berbera burutu zen Tolosako ihauterietan. Bertan 22-19 gailendu zen nafarra eta huraxe izan zen ebakuntza gelatik pasatu baino lehen Unanuek jokatu zuen azken lehia.
Asierrek sanferminetan erakutsitako goi mailako jokua eta Mikelek hilaren 4an Zarautzen bere berragerraldian emandako irudi bikaina kontutan izanik, esan daiteke Barakaldon karmengo jaietan antolatutako jaialdira hurbilduko diren pilotazaleek lehia ona ikusiko dutela.
2019/03/22
2026/01/14
Ataungo 20 urteko aurrelaria Baiko Pilota taldean arituko da hurrengo bi urteetan.
2026/01/13
Oiartzungo 20 urteko atzelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du.
2026/01/11
Laso-Albisuk 22-5 irabazi diete Jaka-Iztuetari Gasteizko Ogetan, eta sailkapen ligan hiru puntuko aldearekin jarraitzen dute. Serie Bn Senar-Ugartemendiak irabazi dute.
2026/01/10
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-14 irabazi diete Peña II-Imazi Etxebarrin, eta P.Etxeberria-Rezustak 22-21 gainditu dituzte Zabala-Martija Logroñon. Serie Bn Agirre-Salaverri II.ak, Etxebarrin, eta Dario-Lozak, Logroñon, irabazi dute.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA