FINALERAKO LAN HANDIKO PASEA TXAPELDUNARENTZAT

Gonzalezen aurkako partiduan finalerako txartela eskuratzeko lan handia egin behar izan du Olaizola II.ak. Txapeldunak 22 eta 13 irabazi dio iparraldeko pilotariari lan dexente egin eta gero.

Goizuetarra lasaiegi hasi da partida eta ziztu batetan 4 eta 9 jarri da gainetaik azkaindarra. Pilota gozatzen eta defentsa onarekin Gonzalezek txapelduna estutu du bere ezkerreko kolpe bikainaz.
Ondoren aurrean tantuak bukatu eta pilota gurutzatuz tartea jan du Olaizola II.ak.
Bigarren zatian Aimarrek errezago jokatu du pilota atzeratu eta sakeekin min eginez.

“Partida gogorra eta sufritzeko modukoa izan da” aitortu du Olaizolak prentsaurrekoan eta “tantu gogorrak eta erritmo handiko neurketa” izan dela ere esan du.
Aipatzekoa da Gonzalezek erreboteraino lasterkaldi egin eta errebotetik pilota frontiseraino itzuli dena. Publikoa zutik txalotu du jokaldia.

2019/03/22

Azken albisteak

Finalerako azken txartela izango da jokoan Logroñon

2026/03/11

Finalerako azken txartela izango da jokoan Logroñon

Laso-Albisu eta Elordi-Zabaletak Binakako Txapelketako azken finalerdia jokatuko dute igande honetan Logroñoko Adarragan. Irabazten dutenak finalerako sailkatuko dira.

Tolosak finalerdietako azken jardunaldia irekiko du

2026/03/10

Jaka-Iztueta eta Altuna III-Ezkurdiak Binakako Txapelketako finalerdietako azken jardunaldia irekiko dute.

Pelota Pro Ligak epaileekin bilera teknikoa egin du

2026/03/10

Pelota Pro Ligak epaileekin bilera teknikoa egin du

Pelota Pro Ligak pilota profesionaleko epaileak bildu ditu bilera tekniko batean, irizpideak bateratzeko eta araudian egin daitezkeen hobekuntzak aztertzeko.

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

2026/03/08

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

Laso-Albisuk 22-15 galdu dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Gasteizko Ogetan. Hurrengo asteburuan Elordi-Zabaletari irabazita, finalerako txartela eskuratzen saiatuko dira. Gaurko garaipenarekin, Altuna III-Ezkurdia Nafarroa Arenako finalean izango dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store