“FINALAURREKOAN JOKATZEN EZ DUDALA DIRUDI” DIO PATXI RUIZEK

Juan Mtz. de Irujo eta Patxi Ruiz Eibarko Astelena pilotalekura bertaratu dira eguerdian igande honetan arratsaldeko bostetatik aurrera lehiatuko diren Eskuz Banakako Txapelketako finalaurrekorako materiala aukeratzera.

Pilota hautatzaileak prestaturiko saskitxoarekin kexarik ez da izan eta pilotari bakoitzak bila zena kausitu du.
Asegarce.com Patxi Ruizekin mintzo da eta hauexek dira partiduari buruz eman duen zenbait xehetasun.

-¿Gustura materialarekin?
“Bai. Nirea berarena baino baxuagoa da, harenak bote gehiago du eta”.
-¿Zer moduz zaude?
“Ondo, pozik nago egiten ari naizen entrenamenduekin. Animoz ere ondo aurkitzen dut nire burua. Bera txapelduna beraz partidu zaila izango da baina ni bere aurka arituko naiz”.
-¿Urdurik?
“Inola ere ez. Katedra izugarri da bere alde. Nik finalaurrekoan jokatzen ez dudala dirudi. Ondo jokatzen badut gaindi dezaket”.
-¿Pozik zaude egiten ari zaren txapelketarekin?
“Bai. Irujorekin batera heldu naiz finalerdietara eta hori ez da ahuntz baten gaueko eztula. Urte t´erdi txar bat eman dut -lesioak tartean direla- baina orain ilusio handiz nago”.
-¿Nola ikusi duzu aurkaria?
“Oso ondo ikusi dut. Txispaz, ilusioz eta konfidantzaz”.
-¿Inongo estrategiarik pentsatuta duzu?
“Juan frontisetik urrun mantendu beharra duzu, baina sarritan zaila da erabiltzen duen airezko defentsaz erasora pasa daiteke eta. Pilota hormara gurutzatuz eta sakez min egiten ahaleginduko naiz. Partidua luzea egin eta sufritzeari ekin beharko diot”.

Mtz. de Irujo: 105,9-106, 3 gr.
Patxi Ruiz: 105,2-104,5 gr.

2019/03/22

Azken albisteak

Finalerako azken txartela izango da jokoan Logroñon

2026/03/11

Finalerako azken txartela izango da jokoan Logroñon

Laso-Albisu eta Elordi-Zabaletak Binakako Txapelketako azken finalerdia jokatuko dute igande honetan Logroñoko Adarragan. Irabazten dutenak finalerako sailkatuko dira.

Tolosak finalerdietako azken jardunaldia irekiko du

2026/03/10

Jaka-Iztueta eta Altuna III-Ezkurdiak Binakako Txapelketako finalerdietako azken jardunaldia irekiko dute.

Pelota Pro Ligak epaileekin bilera teknikoa egin du

2026/03/10

Pelota Pro Ligak epaileekin bilera teknikoa egin du

Pelota Pro Ligak pilota profesionaleko epaileak bildu ditu bilera tekniko batean, irizpideak bateratzeko eta araudian egin daitezkeen hobekuntzak aztertzeko.

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

2026/03/08

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

Laso-Albisuk 22-15 galdu dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Gasteizko Ogetan. Hurrengo asteburuan Elordi-Zabaletari irabazita, finalerako txartela eskuratzen saiatuko dira. Gaurko garaipenarekin, Altuna III-Ezkurdia Nafarroa Arenako finalean izango dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store