Eusko Label 4 ½ txapelketa aurkeztu dute gaur goizean Bilbon

• Txapelketa asteburu honetan hasiko da eta abenduaren 27an Bizkaia Frontoian jokatuko den finalarekin bukatuko da

• Ezkurdia, Jaka, Altuna III.a eta Urrutikoetxea izango dira talde-buruak

Gaurko aurkezpenean eman dute ezagutzera Eusko Label 4 ½ txapelketa irabazten saiatuko diren 12 pilotarien zerrenda. Baiko Pilotako sei ordezkari eta Aspeko beste sei ahaleginduko dira abenduak 27ko finalean txapela janzten.

Asteburu honetan emango zaie hasiera final-zortzirenetako partidei. Larunbatean Artola-Peña II.ak estreinatuko dute lehiaketa Azkoitian eta jarraian Elezkano II-Zubizarreta III.a kantxaratuko dira.

Igandean berriz, Eibarren, Agirre-P.Etxeberriak jokatu dute lehenik eta behin eta gero Bengoetxea VI-Irribarria saiatuko dira hurrengo fasera sailkatzen.

Asteburuko garaileak Ezkurdia, Jaka, Altuna III.a eta Urrutikoetxea izango dituzte zain final-laurdenetan.

2020/12/01

Azken albisteak

Jaka-Iztuetak playoffa jokatuko dute ostiralean Amorebieta-Etxanon

2026/02/15

Jaka-Iztuetak playoffa jokatuko dute ostiralean Amorebieta-Etxanon

Jaka-Iztuetak 22-13 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Altsasun sailkapen ligako azken jardunaldian.

Larrazabal-Eskirozek galdu egin dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Donostian

2026/02/14

Larrazabal-Eskirozek 22-15 galdu dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Donostiako Atano III.ean. Serie Bn Rekalde-Bikuñak irabazi dute.

Peña II-Imazek ezin izan dute garaipena erdietsi Seguran

2026/02/14

Peña II-Imazek ezin izan dute garaipena erdietsi Seguran

Peña II-Imazek 22-20 galdu dute Zabala-Martijaren aurka sailkapen ligako azken jardunaldiaren hasieran. Serie Bn Salaberria-Eskuzak irabazi dute Seguran, eta Amiano-Landak eta Dario-Lozak Najeran.

Otsailaren 18an jarriko dira salgai 2026ko Binakako Txapelketako finalerako sarrerak

2026/02/10

Otsailaren 18an jarriko dira salgai 2026ko Binakako Txapelketako finalerako sarrerak

Otsailaren 18an, asteazkena, 14:00etan, jarriko dira salgai martxoaren 29an Nafarroa Arenan jokatuko den 2026ko Binakako Txapelketako finalerako sarrerak.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store