Etxarri-Aranatz, Zeanuri, Zestoa eta Oñatin jokatuko da CaixaBank Masterseko 3. jardunaldia

Bi jardunaldi jokatu dira, eta CaixaBank Mastersa hasi berritan dago, baina gogoratu beharra dago aurtengo edizioan torneoak zazpi jardunaldi baino ez dituela playoffak eta finalerdiak jokatu orduko, eta ez dagoela lo geratzerik.

Gaur gauean, Etxarri-Aranatzen, puntu premia duten bi bikotek jokatuko dute elkarren aurka. Ezkurdiak eta Imazek Elezkano II-Mariezkurrena II.aren aurka jokatuko dute.

Bihar, aldiz, orain arteko bi partidak irabaztetik datozen bi bikoteen arteko partidaren lekuko izango da Zeanuri. Altuna III-Aranguren eta P.Etxeberria-Albisu garaipena eta lidergoa lortzen saiatuko dira Ibarreta pilotalekuan 22:00etatik aurrera.
 Ordu berean, baina Zestoan, Urrutikoetxea-Martija bigarren puntua lortzen saiatuko dira Olaizola II-Zabaletaren aurka.

Eta igandean, 17:00etatik aurrera, Oñatin, Peña II-Rezusta bikotea hirugarren partida jarraian irabazten saiatuko da Jaka-Tolosaren aurka.

2021-07-30

Azken albisteak

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

2026-04-12

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

Jakak 22-10 galdu du Darioren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partidan.

Lasok final-laurdenetako lehenengo partida galdu du

2026-04-11

Lasok 22-16 galdu du Altuna III.aren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partida. Serie Bn, Egiguren V.ak Agirreri irabazi dio, eta Muruak Senarri.

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

2026-04-11

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

Larrazabalek 22-17 irabazi dio Artolari Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenen hasieran Azkoitian. Serie Bn Rekaldek 22-15 garaitu du Alberdi II.a.

Jaka final-laurdenetan izango da

2026-04-05

Jaka final-laurdenetan izango da

Jakak 22-21 irabazi dio Ezkurdiari Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenen azken jardunaldian, eta hurrengo fasean izango da. Serie Bn, Amianok 22-5 gainditu du Aldabe.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store