ESTADISTIKAK OLAIZOLA ETA OTXANDORENAREN ALDE

Olaizola II.a eta Otxandorena faborito garbiak azaltzen dira gaurko Iruñako partidurako. Estadistikek hala diote eta batez ere Otxandorenaren kasuan, Lasaren kontra indarrak neurtu dituen lau partiduetatik Oronoztarrak denetan atera baita garaile. Aurrekaldean aldiz, oreka da nagusi, hots, Olaizola II.a eta Xalak bina dituzte.

Datu bitxia aipatu behar da: 2003-04ko denboralditik hona hauxe izango da bikote hauen estraineko neurketa. Eta zenbakiekin jarraituz zera azpimarra daiteke: Olaizola II. eta Otxandorena bikoteak jokatutako hamabi partiduetatik hamaika irabazi dituzte. Xala eta Lasa III.a berriz, hamar lehia burutu dituzte eta hiru baino ez dituzte bere aldera ekarri.
Olaizola II.a eta Otxandorenak Aspeko bikoteen aurkako partidu guztiak irabazi dituzte. Xala eta Lasa III.aren kasuan Asegarcekoen kontrako hiru partiduetan galtzaile geratu dira.

Hauexek Asegarceko bikotearen aldeko zenbakiok. Ea gaur Labriten jarraipena duten.

2019-03-22

Azken albisteak

Astelehenean, apirilaren 20an, San Fermin Torneorako sarrerak jarriko dira salgai

2026-04-16

Astelehenean, apirilaren 20an, San Fermin Torneorako sarrerak jarriko dira salgai

Astelehenean, apirilaren 20an, eguerdiko 14:00etan, San Fermin 2026 Torneorako sarrerak salgai jarriko dira. Uztailaren 7an hasiko da San Fermin Torneoa eta uztailaren 14an Labriten jokatuko den finalarekin amaituko da.
Nafarroa Arenak San Fermin 4 1/2 Torneoko finala hartuko du uztailaren 7ko goizean, eta finalerdietako ligako partida bat uztailaren 11ko arratsaldean.

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

2026-04-12

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

Jakak 22-10 galdu du Darioren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partidan.

Lasok final-laurdenetako lehenengo partida galdu du

2026-04-11

Lasok 22-16 galdu du Altuna III.aren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partida. Serie Bn, Egiguren V.ak Agirreri irabazi dio, eta Muruak Senarri.

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

2026-04-11

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

Larrazabalek 22-17 irabazi dio Artolari Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenen hasieran Azkoitian. Serie Bn Rekaldek 22-15 garaitu du Alberdi II.a.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store