ESPERO ZENAREN AZTARNARIK EZ

Mtz. de Irujok eta Beroizek EPELen Binakako Txapelketako finalaurdenateko ligaren buru kokatu dira gaur Eibarko Astelena pilotalekuan Berasaluze VIII.a eta Begino 22-20 irabazita suposatzen duen bigarren puntua lortu eta gero.

Nahiz eta tantu eder batzu izan partidua ez da inolaz ere ona izan huts dezente ikusi ahal izan direlako.
Atzekaldean Beroiz nahiz Begino urdurik azaldu dira eta bien artean 12 huts egin dituzte.

Mtz. de Irujok, laguna fin ez zebilela ikusita, partiduaren agintea hartu du aurrekaldean erremate ugari eginez eta pilotakadak bortitzak emanez.

18-12 markadorean zela, erremontada gauzatu dute urdinek Berasaluze VIII.ak lortutako tantu sortak eragina 18na egon baitira. Dena den Pablok neurketa gorabeheratsua egin du tantuak eta hutsak tartekatuz. Hutsen artean nabarmentzekoa da markadoreak isladatzen zuen 19-20 unean sakez egindako falta.

ESPERO ZENAREN AZTARNARIK EZ

2019-03-22

Azken albisteak

Zumaiak Elordi eta P.Etxeberriaren arteko final-laurdenetako lehia hartuko du igande honetan

2025-04-23

Zumaiak Elordi eta P.Etxeberriaren arteko final-laurdenetako lehia hartuko du igande honetan

Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligan lehen puntua eskuratzen saiatuko dira Elordi eta P.Etxeberria igandean Zumaiako Aitzuri pilotalekuan.

Artola eta Laso finalerdietara matematikoki sailkatzen saiatuko dira asteburu honetan

2025-04-22

Artola eta Laso finalerdietara matematikoki sailkatzen saiatuko dira asteburu honetan

Artolak eta Lasok elkarren aurka jokatuko dute larunbat honetan Iruñeko Labriten, Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako bigarren jardunaldian

Altuna III.ak bere lehen puntua lortu du final-laurdenetako ligan

2025-04-20

Altuna III.ak bere lehen puntua lortu du final-laurdenetako ligan

22-15 irabazi dio Zabalari Donostian, Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako bigarren jardunaldian. Emaitza honekin Larrazabal finalerdietan da.

Lasok garaipenarekin ekin dio Buruz Buruko Txapelketari

2025-04-19

Lasok garaipenarekin ekin dio Buruz Buruko Txapelketari

22-12 irabazi dio P.Etxeberriari Lekeition, final-laurdenetako ligako lehen partidan. Buruz Buruko Serie B Txapelketan, Agirrek, De la Fuente gainditu du.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Google Play App Baiko en Apple Store

App Baiko en Apple Store