Eskuz Binakako Txapelketa 2023 aurkeztu dute gaur Iruñeako Baluarten

– Txapelketa ostiralean hasiko da eta apirilaren 2an amaituko da Iruñeako Nafarroa Arenako finalarekin

– 14 jardunaldi izango ditu sailkapen ligak, playoffetako hiru partida jokatuko dituzte, eta hiru jardunaldi izango ditu finalerdietako ligak

– Jaka-Aranguren, Altuna III-Tolosa, Laso-Imaz, Elordi-Zabaleta, Peña II-Mariezkurrena II, Ezkurdia-Martija, Urrutikoetxea-Albisu, eta P.Etxeberria-Rezusta txapela irabazten saiatuko dira

Iruñea, 2022ko azaroaren 22a

Binakako Txapelketa irabazten saiatuko diren pilotarien zerrenda eman dute ezagutzera gaur goizean egindako aurkezpenean. Baiko Pilotako lau bikote eta Aspeko beste lau ahaleginduko dira apirilaren 2ko finalean txapela janzten. Iruñeako Baluarten egin da aurkezpena, eta baita Txapelketaren aurkezpen argazkia ere.

Baiko Pilotak bere koadroko lau bikote hauek aukeratu ditu txapela lortzeko asmoarekin: Jaka-Aranguren, Laso-Imaz, Peña II-Mariezkurrena II eta Urrutikoetxea-Albisu. Helburu berarekin, ASPE Pelotak Altuna III-Tolosa, Elordi-Zabaleta, Ezkurdia-Martija eta P.Etxeberria-Rezusta aurkeztu ditu.

Ostiral honetan, Azkoitian emango diote hasiera lehiaketari Ezkurdia-Martijak eta P.Etxeberria-Rezustak. Larunbatean, Laso-Imazek eta Jaka-Arangurenek jokatuko dute elkarren aurka Bartzelonan; igandean Urrutikoetxea-Albisu eta Peña II-Mariezkurrena II izango dira aurrez aurre Tolosan; eta azaroaren 30ean, Eibarren, Altuna III-Tolosa eta Elordi-Zabaleta saiatuko dira aurreneko puntua eskuratzen.

Ostiralean hasi eta apirilera bitartean luzatuko da Eskuz Binakako EPEL 2023 Txapelketa. Zazpi jardunaldiko bi itzuli, orotara hamalau jardunaldi jokatuko dituzte pilotariek sailkapen ligan. Bi bikote onenak zuzenean sailkatuko dira finalerdietako ligara eta hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatuek playoffak jokatu beharko dituzte aurrera egin ahal izateko. Finalerdietako ligak hiru jardunaldi izango ditu eta final handia Nafarroa Arenan izango da apirilaren 2an, igandean.

Aurreneko jardunaldietako jaialdietarako sarrerak entradasfronton webgunean eskuratu daitezke jadanik

2022/11/22

Azken albisteak

Zubizarreta IV.ak otsailaren 21ean egingo du debuta Baiko Pilotarekin

2026/01/22

Zubizarreta IV.ak otsailaren 21ean egingo du debuta Baiko Pilotarekin

Beñat Zubizarretak Azkoitian egingo du debuta otsailaren 21ean.

Artola larunbatean berragertuko da Donostian

2026/01/21

Artola larunbatean berragertuko da Donostian

Iñaki Artola, eskuko mina gaindituta, Donostiako Atano III.enean izango da asteburu honetan.

Baikok online denda berrabiarazi du

2026/01/20

Baikok online denda berrabiarazi du

Erosleak azkar eta modu seguruan eros ditzake Baikoren produktuak, beren online salmenta-plataformaren bidez.

Landak igande honetan egingo du debuta Baiko Pilotarekin

2026/01/20

Landak igande honetan egingo du debuta Baiko Pilotarekin

Unax Landak Oiartzunen, bere jaioterrian, egingo du debuta igande honetan, urtarrilaren 25ean.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store