ESKUZ BANAKA TXAPELDUNEN BILERA FINALAREN BEZPERAN

Urtero legez, BBK-k eta Asegarcek historiako eskuz banaka txapeldunen bilera berezia antolatu dute final handiaren bezperan.
Datorren ostiralean, ekainaren 15, arratsaldeko ordu bi t´erdietan Sondikako Maipu jatetxean txapeldun sorta aparta bilduko da bazkari ederraren aurrean, eta izango direnen artean honako izen hauek ditugu:
Ariño I.a, Atano X.a, Arriaran II.a, Gorostiza, Retegi II.a, Arretxe, Galarza III.a, Beloki …
Pilotako txapelketarik handienaren izarrek datorren igandean jokatuko den eskuz banaka finalaz mintzatzeko aukera ederra izango dute eta gainera finala bertan ikusteko “vip” delako sarrera bana jasoko dute bazkarian bertan.

2013-02-26

Azken albisteak

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

2026-04-12

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

Jakak 22-10 galdu du Darioren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partidan.

Lasok final-laurdenetako lehenengo partida galdu du

2026-04-11

Lasok 22-16 galdu du Altuna III.aren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partida. Serie Bn, Egiguren V.ak Agirreri irabazi dio, eta Muruak Senarri.

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

2026-04-11

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

Larrazabalek 22-17 irabazi dio Artolari Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenen hasieran Azkoitian. Serie Bn Rekaldek 22-15 garaitu du Alberdi II.a.

Jaka final-laurdenetan izango da

2026-04-05

Jaka final-laurdenetan izango da

Jakak 22-21 irabazi dio Ezkurdiari Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenen azken jardunaldian, eta hurrengo fasean izango da. Serie Bn, Amianok 22-5 gainditu du Aldabe.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store