Esku Pilota Enpresen Ligaren oharra

2020ko irailaren 29a

Azkenaldian, hainbat pertsonak eta taldek zenbait komentario egin dituzte, eta horietan, nolabait, zalantzan jartzen da EPELen esku-pilota profesionalaren jarduera antolatzeko eredua. Gogoratu behar da 2002. urtean diziplina hori garatu ohi den lurraldeetan esku pilotako jaialdiak antolatzen eta ustiatzen aritzen diren bi enpresa nagusiek erakunde bat sortzea erabaki zutela, lehiaketa-esparru bat antolatzeko, zaleentzat eta beraientzat interesgarria izango zena.

EPEL sortu zenetik ia bi hamarkada igaro diren honetan, gure ustez, nolabaiteko asebetetze-mailarekin, hainbat txapelketa eta torneo egin dira, 1. mailakoak eta promoziokoak, eta horietan unean-unean onenak izan diren bi enpresetako pilotariek parte hartu dute. EPELen bidez garatutako antolaketa-ereduaren arrazoizko arrakasta hainbat datutan islatzen edo egiaztatzen da; esate baterako, hainbat urtez esku pilotako jarduera egiten den lurraldeetan etengabe ematen diren telebista-audientzietan. Futbolaren ondoren, hori da jarraipen handiena izan duen bigarren kirola.

Eskupilota profesionaleko enpresen izaera pribatua, existitzen diren beste lehiaketa batzuetakoen berdina edo antzekoa da, batez ere kirol profesionalean; hala dira, adibidez, liga profesionaletan edo gaur egun dauden maila goreneko lehiaketetan parte hartzen duten kirol-klubak eta kirol-elkarte anonimoak. EPELen bere jardueren autoerregulazio-esparrua, bestalde, beste kirol-modalitate batzuetan antolatzen diren beste ekitaldi edo ikuskizun publiko batzuetan garatzen denaren berdina edo antzekoa da.

Antolaketa-eredu horretatik, EPEL osatzen duten enpresez gain, aprobetxatu eta baliatu dira, ez bakarrik horiek, baita, neurri handiagoan edo txikiagoan, urte edo denboraldi bakoitzean ekitaldi-esparru egonkor eta egituratu batean parte hartu edo horretaz gozatu ahal izan duten gainerako kolektiboak ere. Aipatutako kolektibo horietako batek gure enpresentzat garrantzi berezia duela uste dugu, zaleei buruz ari gara. Pilotazaleen interesik eta jarraipenik gabe, sektorea ezingo zatekeen garatu egin duen moduan, horrek enpresei eta langileei eragingo lizkiekeen ondorioekin.

EPELek garatutako antolaketa-eredua, sortu zenean berritzailea izan zitekeena, gerora imitatu edo erreproduzitu egin da beste kirol-modalitate edo espezialitate batzuetan, hainbat lurralde-eremutan. Gure ustez, horrek erakusten du garatutako eredua baliozkoa eta egokia dela. EPELek eta hura osatzen duten merkataritza-erakundeek ezagutzen eta bat egiten ez duten arrazoiengatik, batzuek zalantzan jarri nahi dute.

Hizpide dugun antolaketa-esparruaren barruan, enpresek une bakoitzean erabakitzen dute beren plantillan sartzen diren edo sartzen ez diren kirolarien zerrenda. Hori horrela izan da beti, pilotari gazteek esku pilota profesionalera salto egin dute eta, ondorioz, enpresetako plantillak berritu dira. Hain zuzen ere, eta horren ondorioz, une bakoitzean afizionatuen eremuan dauden pilotari gazteenek badakite EPEL osatzen duten enpresen bidez profesionalak izateko aukera dutela, eta hori, pizgarria da haientzat. Aipatutakoari gehitu behar zaio EPEL osatzen duten enpresek esku pilotako diziplinaren oinarrizko kirol egiturekin (kirol-klubak eta eskolak, batez ere) egiten duten lankidetza.

EPEL osatzen duten enpresek sortutako jarduerak, eta hala behar du izan, zergak, tasak eta kotizazioen likidazioak eragiten ditu. Eta diru-kutxa publikoetara itzuli beharreko betebehar ekonomiko guztiak betetzen ditu, gure gizarteko beste edozein sektorek bezala.

Jakina denez, aurtengo martxoaz geroztik, egoera horrek eragin oso negatiboa izan du hainbat sektore edo jardueratan, besteak beste, baita kirol-ekitaldiak antolatzerakoan ere. Ikuskizun publikoak izanik, hauen jarduera unean uneko indarrean dauden osasuna babesteko arauen mugek baldintzatuta daude, eta nola ez, baita krisi ekonomikoarekin ere.

Hori horrela izanik, argi dago diru-sarreren murrizketak eragina izan beharko duela enpresen gastuetan. Zorigaiztoko errealitate horrek ez dio esku pilotari bakarrik eragiten, baizik eta beste kirol-espezialitate batzuetako kirolari profesionalen kolektiboei ere. Guztiok nahi dugu COVID-19ak sortutako osasun-krisia iritsi arte zegoen egoera sozial eta ekonomikoa berreskuratu ahal izatea; izan ere, horren baitan egongo da, neurri handi batean, pilota profesionalarekin, pilotariekin edo beste kolektibo batzuekin lotura duten pertsonentzat nolabaiteko egonkortasuna berreskuratzea. Zirkunstantziek inposatu diguten errealitatea da, eta inork ezin du alde batera utzi. Beraz, egungo zalantzazko testuinguru honetan, EPEL osatzen duten enpresek beren aurrekontuak egokitu behar dituzte, eta horrek parte hartzen duten kirolarien kontratazioei eta soldatei ere eragiten die. Baina hori ez da eskupilota profesionalean bakarrik gertatzen, beste kirol-modalitate batzuetako jardueretan ere gertatzen da.

Egungo egoeran, EPEL eta hura osatzen duten enpresak ahalegin handia egiten ari dira jarduera berriz ere geldiarazi behar ez izateko, aurreko hilabeteetan osasun-krisiaren unerik kritikoenean gertatu zen bezala. Edozein langilek edo langile-taldek bere interesak, pertsonalak zein kolektiboak defendatzeko, ordenamendu juridikoan aurreikusitako mekanismoen bitartez egikaritzeko dituen eskubideak errespetatzn baditugu ere, uste dugu polemika sortzea ez dela egokia egungo egoeran.

Esku Pilota Enpresen Ligaren oharra

2020-09-29

Azken albisteak

Elordi-Zabaletak bigarren garaipena eskuratu dute Binakako Txapelketan

2024-12-14

22-15 irabazi diete P.Etxeberria-Martijari Iruñeko Labriten eta bigarren puntua erdietsi dute.

Laso-Iztuetak eta Artola-Mariezkurrena II.ak puntu berri bana lortu dute Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldiaren hasieran

Laso-Iztuetak 22-5 irabazi diete Larrazabal-Albisuri Amorebieta-Etxanon eta hirugarren garaipena lortu dute hiru partidatan. Artola-Mariezkurrena II.ak 22-14 gainditu dituzte Jaka-Imaz Urretxun eta bigarren puntua bereganatu dute.

Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldia hasiko da gaur

2024-12-13

Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldia hasiko da gaur

Amorebieta-Etxanok eta Urretxuk ostiralean, Iruñeak larunbatean, eta Bartzelonak igandean Binakako Txapelketako jardunaldi berri bat hartuko dute asteburu honetan

Artola kantxetara itzuliko da eta Larrazabalek Peña II.a ordezkatuko du asteburuan

2024-12-10

Artola kantxetara itzuliko da eta Larrazabalek Peña II.a ordezkatuko du asteburuan

Iñaki Artola, giharretako haustura sendatuta, kantxetara itzuliko da asteburu honetan, Peña II.ak ordea ezker eskua minduta du eta ez du jokatuko

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Google Play App Baiko en Apple Store

App Baiko en Apple Store