ERREMATE FESTA BARAÑAINEN

Egungo eskuz banakako txapelduna, Olaizola II.a eta Bengoetxea VI.ak Barañaingo Julian Retegi pilotalekuan jokatu duten partidak harri eta zur utzi du bildu den jendetza.
Neurketa aurrelariek egin duten jokaldi paregabeaz josita suertatu da eta gainera atzelariek ere partida ederra burutu dute.
Olaizola II.ak 11 tantu lortu ditu jokuan, batez ere gantxuak, publikoa altzarari dutenak hain zuzen ere.
Bengoetxea VI.a ez da atzean geratu eta arma berberaz eraso egin dio txapeldunari. Berak margotu du partiduko tanturik ederrena 20-18 markagailuan zela; berak botatako gantxu zoragarria Aimarrek txokoan dejada batez erantzun du baina Oinatzek beste gantxu zabalean gauzatu du -hau bai erabatekoa- eta tantua bere alde etorri da.

Begino bikain ibili da ia partidua osoan zehar, azken tantuetan huts batzu egin arren.
Zearrak joku ezinhobea eskaintzen darrai. Huts bat ere ez du egin eta azkenaldiko goi mailari eutsi dio.

ERREMATE FESTA BARAÑAINEN

2019/03/22

Azken albisteak

Urrutikoetxea-Albisuk San Fermin Torneoko kanporaketa gainditu dute

2025/07/06

Urrutikoetxea-Albisuk San Fermin Torneoko kanporaketa gainditu dute

Urrutikoetxea-Albisuk 22-12 irabazi diete Larrazabal-Imazi San Fermin Serie A Torneoari hasiera eman dion kanporaketan. Serie B Torneoan, Agirre-Eskirozek Bakaikoa-Lizeaga kanporatu dituzte.

Peña II.ak Zabalaren aurka jokatuko du 4 1/2 San Fermin Torneoko finala

2025/07/04

Peña II.ak Zabalaren aurka jokatuko du 4 1/2 San Fermin Torneoko finala

Peña II.ak 22-15 irabazi dio Artolari, eta Zabalak 22-13 gainditu du P.Etxeberria Donostian. Astelehenean aurrez aurre izango dira Nafarroa Arenako finalean.

Larunbatean hasiko da 2025eko San Fermin Torneoa

2025/07/02

Larunbatean hasiko da 2025eko San Fermin Torneoa

San Fermin Torneoa uztailaren 5ean hasiko da Serie A eta Serie B lehiaketekin, eta 14ko bi finalekin amaituko da. 4 1/2 San Fermin Torneoaren finala Nafarroa Arenan jokatuko da uztailaren 7an, goizean.

Amianok debuta egingo du Baiko Pilotarekin

2025/07/01

Amianok debuta egingo du Baiko Pilotarekin

Irungo 20 urteko aurrelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du, eta irailean egingo du debuta.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store