EPEL – Berrikuntzak material aukeraketetan

2025/2026 denboraldi berrirako aldaketak dakartza material aukeraketetan Esku Pilota Enpresen Ligak (EPEL).

Esku Pilotako Enpresen Ligak jakinarazi duenez, une honetatik aurrera bi hautatzailek egingo dituzte pilota aukeraketako lanak: Martin Alustizak eta Mikel Urrutikoetxeak.

Martin Alustiza, jakina denez, azken urteetan horretan aritu izan da lanean EPELen barruan, eta Mikel Urrutikoetxea, berriz, denboraldi berriaren hasierarekin batera hasi da material hautatzaile lanetan. EPELeko txapelketetako jaialdi bakoitzean aipatutako hautatzaileetako batek hartuko du parte, eta biek elkarrekin koordinatuta jardungo dute.

Gogoratu, aste honetan bertan, lau t ‘erdiko txapelketaren hasieraren harira azaldu zen bezala, pilota aukeraketak partidaren egun berean izango direla, jaialdia hasteko programatutako ordua baino 45 minutu lehenago.

Hautatzaileek 12 pilotako sortak jarriko dituzte binakako partiden kasuan, eta 8 pilotakoak banakako modalitateetako partiden kasuan (lau eta erdi eta buruz burukoa). Sorta horiek materialen hautatzaileek egingo dituzte, eta beraiek arduratuko dira fabrikatzaileari pilotak eskatzeaz eta erosteaz.

EPELen Serie Ako txapelketetako partidetan 6 pilota aukeratuko dira binakako partiden kasuan (3 bikote bakoitzeko) eta 4 pilota banakako modalitateetako partiden kasuan (2 pilotari bakoitzeko). Pilotariak, botileroak eta dagokien enpresetako teknikariak egongo dira materiala aukeratzeko ekitaldietan. Materiala hautatzeko ekitaldiak EPELeko material hautatzaileek gainbegiratuko dituzte, eta ateak itxita egingo dira.

EPELen Serie Ako partidetan pilotariek aukeratu ez dituzten sortetako pilotak EPELen Serie Bko txapelketetako partidetan erabiliko dira, jaialdi berean jokatzen diren partidetan.

EPELen Serie Ako txapelketetako finaletan, gaur egun egin ohi den bezala, finalaren aurreko egunetan aukeratuko da materiala.

2025-10-03

  • 2025/2026 denboraldiaren hasieratik, bi hautatzailek egingo dituzte materiala aukeratzeko lanak: Martin Alustizak eta Mikel Urrutikoetxeak
  • Material aukeraketa partida egunean egingo da
  • Loteak EPELeko material hautatzaileen taldeak prestatuko ditu
  • Material aukeraketak EPELeko material hautatzaileek gainbegiratuko dituzte
  • EPELeko Serie A Txapelketetako finalen atarian egungo material aukeraketak mantenduko dira

Esku Pilotako Enpresen Ligak jakinarazi duenez, une honetatik aurrera bi hautatzailek egingo dituzte pilota aukeraketako lanak: Martin Alustizak eta Mikel Urrutikoetxeak.

Martin Alustiza, jakina denez, azken urteetan horretan aritu izan da lanean EPELen barruan, eta Mikel Urrutikoetxea, berriz, denboraldi berriaren hasierarekin batera hasi da material hautatzaile lanetan. EPELeko txapelketetako jaialdi bakoitzean aipatutako hautatzaileetako batek hartuko du parte, eta biek elkarrekin koordinatuta jardungo dute.

Gogoratu, aste honetan bertan, lau t ‘erdiko txapelketaren hasieraren harira azaldu zen bezala, pilota aukeraketak partidaren egun berean izango direla, jaialdia hasteko programatutako ordua baino 45 minutu lehenago.

Hautatzaileek 12 pilotako sortak jarriko dituzte binakako partiden kasuan, eta 8 pilotakoak banakako modalitateetako partiden kasuan (lau eta erdi eta buruz burukoa). Sorta horiek materialen hautatzaileek egingo dituzte, eta beraiek arduratuko dira fabrikatzaileari pilotak eskatzeaz eta erosteaz.

EPELen Serie Ako txapelketetako partidetan 6 pilota aukeratuko dira binakako partiden kasuan (3 bikote bakoitzeko) eta 4 pilota banakako modalitateetako partiden kasuan (2 pilotari bakoitzeko). Pilotariak, botileroak eta dagokien enpresetako teknikariak egongo dira materiala aukeratzeko ekitaldietan. Materiala hautatzeko ekitaldiak EPELeko material hautatzaileek gainbegiratuko dituzte, eta ateak itxita egingo dira.

EPELen Serie Ako partidetan pilotariek aukeratu ez dituzten sortetako pilotak EPELen Serie Bko txapelketetako partidetan erabiliko dira, jaialdi berean jokatzen diren partidetan.

EPELen Serie Ako txapelketetako finaletan, gaur egun egin ohi den bezala, finalaren aurreko egunetan aukeratuko da materiala.

Azken albisteak

Apirilaren 30ean jarriko dira salgai 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak

2026-04-28

Apirilaren 30ean jarriko dira salgai 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak

Ostegun honetan, apirilaren 30ean, eguerdiko 14:00etatik aurrera, jarriko dira salgai Nafarroa Arenan maiatzaren 31n jokatuko den 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak.

Larrazabalek galdu egin du Zabalaren aurka eta azken jardunaldian argituko da dena

2026-04-26

Larrazabalek galdu egin du Zabalaren aurka eta azken jardunaldian argituko da dena

Larrazabalek 22-17 galdu du Zabalaren aurka Bilboko Deportivon, eta B multzoko pilotari guztiek Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako aukerei eusten diete.

Artolak sufritutako garaipena lortu du

2026-04-25

Artolak sufritutako garaipena lortu du

Artolak 22-19 gainditu du Peña II.a Durangon, eta lehenengo puntua eskuratu du.

Amianok eta Zubizarreta III.ak garaipena eskuratu dute Buruz Buruko Serie B Txapelketan

2026-04-25

Amianok eta Zubizarreta III.ak garaipena eskuratu dute Buruz Buruko Serie B Txapelketan

Amianok 22-17 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta Zubizarreta III.ak 22-11 gainditu du Senar Ataunen. Garaipen honekin, Amianok finalerdietara sailkatzea lortu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store