ENTRENAMENDUAK ETA PILOTA AUKERAKETAK NONNAHI

EPELen lau t´erdiko txapelketako finalaurdenak gainean ditugu eta motorrak berotzen hasi dira. Partehartzaileak euren armak prestatzen dabiltza eta aste honetan entrenamenduak hainbat lekutan egiten ari dira.
Joan den astelehenean goizez Olaizola II.a hasi zen Kokaren kontrako partidua prestatzen Labriten Arbizu lagun zuela. Saioa trinkoa izan zen ordu bete eta laurden bat egon baitziren kantxan Aimar errestoak landu zituelarik.
Egun bereko arratsaldean Patxi Ruizek hartu zuen txanda Balmasedan eta aurkari gisa Iñigo Leiza aritu zen. Entrenamendua ez zen oso gogorra izan pilotalekuarekin bat egitea bait zen helmuga.
Asteartean goizetik Beloki izan zen Balmasedan bere anaia Alberto aurkaria eduki zuela. Saio laburra baina trinkoa egin zuen Rubenek partidu batetan eta gero Jose Angel Balanza entrenatzailearen aginduetara mugimendu motzak 3 koadroaren barruan lantzen ibili zen burlatarra.
Oinatz Bengoetxeak ostegunean egingo omen du entrenamendu saioa.
Kokak bere aldetik gaurko aukeraketan saio arin bat egingo ei du.

Pilota aukeraketak

Olaizola II.a eta Koka gaurko 11:30 etan bilduko dira Labrit pilotalekuan pilotak hautatzeko.
Bestalde Beloki eta Patxi Ruizek gaur ere hitzordua dute pilota aukeraketarekin arratsaldeko lau t´erdietan.
Bukatzeko Bengoetxea VI.ak ostegunean 11:30 etan egingo du Xalarekin batera piloten bereizketa Bergaran.

2019/03/22

Azken albisteak

Zubizarreta IV.ak otsailaren 21ean egingo du debuta Baiko Pilotarekin

2026/01/22

Zubizarreta IV.ak otsailaren 21ean egingo du debuta Baiko Pilotarekin

Beñat Zubizarretak Azkoitian egingo du debuta otsailaren 21ean.

Artola larunbatean berragertuko da Donostian

2026/01/21

Artola larunbatean berragertuko da Donostian

Iñaki Artola, eskuko mina gaindituta, Donostiako Atano III.enean izango da asteburu honetan.

Baikok online denda berrabiarazi du

2026/01/20

Baikok online denda berrabiarazi du

Erosleak azkar eta modu seguruan eros ditzake Baikoren produktuak, beren online salmenta-plataformaren bidez.

Landak igande honetan egingo du debuta Baiko Pilotarekin

2026/01/20

Landak igande honetan egingo du debuta Baiko Pilotarekin

Unax Landak Oiartzunen, bere jaioterrian, egingo du debuta igande honetan, urtarrilaren 25ean.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store