Elezkano II.a”Olazabalen aurkako partidan baino gehiago arriskatu beharko dut”

Asegarce.com Zaratamoko pilotariarekin egon da larunbateko partidari buruz solasean eta hau da kontatu diguna.

-Zer moduz zaude?
Ondo nago. Eskua ongi daukat eta alde horretatik ez da inongo aitzakiarik izango.
-Nola ikusten duzu partida?
Gogorra. Aitor indartsu dago.
-Zeintzuk dira zure aurkariaren armak?
Trebea da tantoak bukatzerakoan, sake-buelta ederto egiten du eta airezko joko on baten jabe da.
-Nola egingo diozu aurre joko horri?
Nire kolpeak konfiantza ematen dit baina, Olazabalen aurkako neurketan baino gehiago arriskatu behar izango dut.
-Etxean jokatuko duzu, abantaila al da?
Gustura jokatuko dut, polita izango da herriko jendea eta lagunen aurrean aritzea.
-Iaz egin zenuen debuta eta dagoeneko bi txapelketetako finalerdietan sartu zara, ez da marka makala
Ez nuen uste hain gora iritsiko naizenik, baina behin hori lortuta ez zara konformista izan behar.

Elezkano II.a”Olazabalen aurkako partidan baino gehiago arriskatu beharko dut”

2019-03-22

Asegarce.com Zaratamoko pilotariarekin egon da larunbateko partidari buruz solasean eta hau da kontatu diguna.

-Zer moduz zaude?
Ondo nago. Eskua ongi daukat eta alde horretatik ez da inongo aitzakiarik izango.
-Nola ikusten duzu partida?
Gogorra. Aitor indartsu dago.
-Zeintzuk dira zure aurkariaren armak?
Trebea da tantoak bukatzerakoan, sake-buelta ederto egiten du eta airezko joko on baten jabe da.
-Nola egingo diozu aurre joko horri?
Nire kolpeak konfiantza ematen dit baina, Olazabalen aurkako neurketan baino gehiago arriskatu behar izango dut.
-Etxean jokatuko duzu, abantaila al da?
Gustura jokatuko dut, polita izango da herriko jendea eta lagunen aurrean aritzea.
-Iaz egin zenuen debuta eta dagoeneko bi txapelketetako finalerdietan sartu zara, ez da marka makala
Ez nuen uste hain gora iritsiko naizenik, baina behin hori lortuta ez zara konformista izan behar.


GALERÍA

Azken albisteak

Jaka final-laurdenetan izango da

2026-04-05

Jaka final-laurdenetan izango da

Jakak 22-21 irabazi dio Ezkurdiari Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenen azken jardunaldian, eta hurrengo fasean izango da. Serie Bn, Amianok 22-5 gainditu du Aldabe.

Peña II.a Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetara sailkatu da

2026-04-04

Peña II.a Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetara sailkatu da

Peña II.ak 22-20 irabazi dio P.Etxeberriari Zarautzen eta final-laurdenetako ligarako sailkatu da. Bakaikoak 22-5 galdu du Zabalaren aurka Logroñon eta txapelketatik kanpo geratu da. Serie Bn Zubizarreta III.a eta Alberdi II.a sailkatu dira.

Dariok Elordi gainditu du Bastidan

2026-04-03

Dariok Elordi gainditu du Bastidan

Dariok 22-6 irabazi dio Elordiri Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenen hasieran, eta hurrengo fasean izango da. Serie B Txapelketan, Eskirozek 22-13 galdu du Rekalderen aurka.

Ostiralean hasiko dira Buruz Buruko eta Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketak

2026-03-31

Ostiralean hasiko dira Buruz Buruko eta Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketak

Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store