Datorren asteazkenean, hilak 1, Donostiako Ibaeta auzoak pilotaleku berri baten inaugurazioa ospatuko du 17:30 etatik aurrera. Lautximeneta izena eukiko du erdi-itxita den frontoiak eta lehenengo jaialdian pilotari profesionalen presentzia izango du. Izan ere, Unanue-Errasti eta Koka-Mendizabal bikoteak arituko dira kadete eta gazte mailako bi partiduetaz aparte.
Binakako txapelketako aukeraketak
Esain-Patxi Ruizek eta Mtez. de Irujo-Eulatek egin behar duten pilota aukeraketa bihar, asteazkena, goizeko 11:30 etan izango da Labriten. Bestalde Olaizola II.a-Zearra eta Olaizola-Otxandorenarena, ostegunean, hilak 2, 11:30 etan gauzatuko da Bergarako frontoian.
2019/03/22
2026/01/14
Ataungo 20 urteko aurrelaria Baiko Pilota taldean arituko da hurrengo bi urteetan.
2026/01/13
Oiartzungo 20 urteko atzelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du.
2026/01/11
Laso-Albisuk 22-5 irabazi diete Jaka-Iztuetari Gasteizko Ogetan, eta sailkapen ligan hiru puntuko aldearekin jarraitzen dute. Serie Bn Senar-Ugartemendiak irabazi dute.
2026/01/10
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-14 irabazi diete Peña II-Imazi Etxebarrin, eta P.Etxeberria-Rezustak 22-21 gainditu dituzte Zabala-Martija Logroñon. Serie Bn Agirre-Salaverri II.ak, Etxebarrin, eta Dario-Lozak, Logroñon, irabazi dute.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA