Larunbat honetan Diaz eta Argotek jokatuko duten Promozio Lau eta Erdiko BBK Txapelletako finalak ankaz gora jarriko du Tolosako Beotibar pilotalekua eta sarrera gabe geratuko da zilarrezko kaiolako bi pilotari onenen arteko partida bertan ikusteko. Pilotalekuko 1.220 toki agortzear daude azken egunetan jaso den eskaera handia izan baita, eta larunbatean arratsaldeko hiru eta erdietan txarteldegiak zabaltzen direnean geratzen direnak salduko direlakoan da antolakuntza. 150 bat sarrera erreserbatu dute finalista banak eta Santacaratik autobus bat etorriko omen da Diaz animatzera.
Pilota aukeraketa
Bi pilotariok pilota aukeraketa egin dute asteazkenean eta inolako arzorik gabe bereiztu dute materiala. Diazen lotea Argotearena baino azkartsuagoa eta biziagoa ei da. Jokinena mugitzeko zailagoa da.
Díaz: 104,4-103,5 g. Argote: 105-104 g.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA