Txapelketa apirilaren 4an hasiko da Azkoitian eta maiatzaren 24an amaituko da Labriteko finalarekin.
Bakaikoa, Alberdi II, Zubizarreta III, Eskiroz, Morgaetxebarria edo Lizeaga, Agirre edo Senar, Egiguren V, Murua, Salaberria, De la Fuente, Exposito eta Aldabe txapela irabazten saiatuko dira.
Txapelketa final-zortzirenetako kanporaketekin hasiko da eta final-laurdenetako liga batekin jarraituko du, ondoren finalerdiak eta finala jokatuko dituzte.