2023-10-04
- Txapelketa ostiral honetan hasiko da Agoitzen eta Atarrabian
- Alberdi, Egiguren V, Alberdi II, Exposito, Eskiroz, Gaskue, Zubizarreta III eta Mata saiatuko dira txapela janzten
- Lehiaketa final-laurdenetako ligarekin hasiko da, ondoren finalerdietako kanporaketak jokatuko dituzte, eta azaroaren 11ko finalarekin amaituko da
Gaurko aurkezpenean 4 ½ Promozio Txapelketa irabazten saiatuko diren 8 pilotarien zerrenda eman dute ezagutzera. Baiko Pilotako lau ordezkarik eta Aspeko beste lauk final-laurdenetako liga jokatuko dute lehenik eta behin, eta hortik lau pilotari onenek finalerdietara egingo dute salto. Finala azaroaren 11n jokatuko dute.
Zozketaren ondoren, taldeak honela osatu dira:
A TALDEA: Alberdi II, Eskiroz, Exposito eta Gaskue.
B TALDEA: Alberdi, Egiguren V, Mata eta Zubizarreta III.
Lehenengo jardunaldia
Ostiral honetarako Agoitzen eta Atarrabian antolatu dituzten pilota jaialdietan ekingo diote pilotariek 4 ½ Promozio Txapelketako final-laurdenetako lehenengo jardunaldiari. Alberdi vs Zubizarreta III izango dira aurrez aurre Agoitzen, eta Egiguren V vs Mata Atarrabian.
Larunbatean, Eskirozek eta Alberdi II.ak elkarren indarrak neurtuko dituzte Laudion, Aretan. Eta igandean, Tolosan, aurreneko jardunaldiari itxiera emango diote Gaskuek eta Expositok.
Sarrerak salgai
Jaialdi hauetarako sarrerak entradasfronton atarian eskuratu daitezke.