DENA EMANDA

Titin III.ak eta Pascualek beren laugarren puntua lortu dute gaur Logroñoko Adarraga pilotalekuan Binakako Txapelketako ligari dagozkion partiduan Saralegi eta Apraiz 22-14 irabazi ostean.

Nahiz eta neurketa galdu, Asegarceko bikoteak itxura txukuna eskaini die pilotalekuan bildutako pilotazaleei bi pilotariak bigarren mailako txapelketan jokatzen aritu izatetik lehen mailara jauzi izanaren meritua aintzat hartuz.

Urdinen hasiera kaskarra izan da; opari asko egin dituzte eta horrek ondorio txarra ekarri die azken emaitzari begiratuz gero.
Alexis Apraizen lana nabarmentzekoa izan da. Gernikako atzelariak ederto eman dio pilotari eta sarritan Titin III.ari airea kentzeaz aparte partiduko hainbat unetan Pascual mendean eduki du.
Saralegik ez du nahi beste asmatu eta huts dezente egin ditu. Hala eta guztiz ere 9 tanto gauzatu ditu jokoan.

Titin III.a ondo jokatzen aritu da defentsan zein erasoan, izan ere, errioxarrak 8 tanto eskuratu ditu.
Pascualek ahal duen moduan pairatu du Apraizek emandako zigorra eta aukera izan duenean berak ere jo egin dio pilotari.

DENA EMANDA

2019/03/22

Azken albisteak

Amianok debuta egingo du Baiko Pilotarekin

2025/07/01

Amianok debuta egingo du Baiko Pilotarekin

Irungo 20 urteko aurrelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du, eta irailean egingo du debuta.

Zabala 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietan izango da

2025/06/29

Zabalak 22-19 irabazi dio Altuna III.ari Mungian, eta P.Etxeberriaren aurka jokatuko du finalerdietan.

P.Etxeberriak San Fermin 4 1/2 Torneoko final-laurdenak gainditu ditu

2025/06/29

P.Etxeberriak San Fermin 4 1/2 Torneoko final-laurdenak gainditu ditu

P.Etxeberriak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Sopelan, eta finalerdietarako sailkatu da.

Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako txartela lortu du

2025/06/27

Peña II.ak 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietarako txartela lortu du

Peña II.ak 22-13 irabazi dio Larrazabali Gernikan, eta uztailaren 4ko finalerdietan izango da.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store