CaixaBank Masterseko seigarren jardunaldia itxi dute Beran

Berako Eztegara pilotalekuan jokatu da asteburu honetako seigarren jardunaldiko azken partida. Artola-Rezustak eta Bengoetxea VI-Martijak argi utzi zuten atzo eta ostiralean ez dutela lidergoa uzteko asmorik. Eta atzetik datozenak ere ez daude ezer oparitzeko prest.

Altuna III-Imaz bigarren ontzi horretan doaz Olaizola II-Zabaletarekin batera, onenengandik puntu bakarrera. Erritmo horri eusteko Urrutikoetxea-Irribarriari irabazi behar zioten gaur arratsaldean Beran eta ez dute hutsik egin (10-22).

Urdinak nagusi izan dira partida hasieratik. Egia da lehen tantoetan bi berdinketa egon direla (1-1 eta 2-2), baina hortik aurrera Altuna III.ak eta Imazek aldea handitu dute. Lehenengo, pixkanaka-pixkanaka (2-5, 4-9, 5-11), baina markagailuak 6-11 adierazten zuenean, urdinek 7 tanto egin dituzte jarraian eta partida hautsi dute. Azkenean, garaipena lortu dute Altuna III-Imazek 10-22 irabazita.

2020-08-02

Azken albisteak

Apirilaren 30ean jarriko dira salgai 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak

2026-04-28

Apirilaren 30ean jarriko dira salgai 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak

Ostegun honetan, apirilaren 30ean, eguerdiko 14:00etatik aurrera, jarriko dira salgai Nafarroa Arenan maiatzaren 31n jokatuko den 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak.

Larrazabalek galdu egin du Zabalaren aurka eta azken jardunaldian argituko da dena

2026-04-26

Larrazabalek galdu egin du Zabalaren aurka eta azken jardunaldian argituko da dena

Larrazabalek 22-17 galdu du Zabalaren aurka Bilboko Deportivon, eta B multzoko pilotari guztiek Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako aukerei eusten diete.

Artolak sufritutako garaipena lortu du

2026-04-25

Artolak sufritutako garaipena lortu du

Artolak 22-19 gainditu du Peña II.a Durangon, eta lehenengo puntua eskuratu du.

Amianok eta Zubizarreta III.ak garaipena eskuratu dute Buruz Buruko Serie B Txapelketan

2026-04-25

Amianok eta Zubizarreta III.ak garaipena eskuratu dute Buruz Buruko Serie B Txapelketan

Amianok 22-17 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta Zubizarreta III.ak 22-11 gainditu du Senar Ataunen. Garaipen honekin, Amianok finalerdietara sailkatzea lortu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store