CaixaBank Masterseko 6. jardunaldia Lekeition hasiko da gaur

Bi jardunaldi baino ez dira falta CaixaBank Masterseko sailkapen liga bukatzeko. Peña II-Rezusta sailkatuta badaude ere partida guztiak irabazi ondoren, oraindik bikote guztiek dute aukera aurrera egiteko.

Gaur gauean, 21:30ean hasita, Lekeition, puntu premia duten bi bikotek jokatuko dute elkarren aurka: Jaka-Tolosak eta Victor-Mariezkurrena II.ak.

Igandean, aldiz, hiruna puntu dituzten Altuna III-Aranguren eta Urrutikoetxea-Martijak neurtuko dituzte elkarren indarrak Beran 17:00etatik aurrera.

Beste bi partidak astelehenean eta asteartean jokatuko dituzte. Biak Elgoibarren. Astelehenean Olaizola II-Zabaleta eta Laso-Albisu izango dira aurrez aurre gaueko 22:00tan hasiko den pilota jaialdian. Eta asteartean Ezkurdia-Imaz eta Peña II-Rezusta bikoteak kantxaratuko dira Ikastola pilotalekuan arratsaldeko 18:00tatik aurrera.

2021-08-20

Azken albisteak

Larrazabalek galdu egin du Zabalaren aurka eta azken jardunaldian argituko da dena

2026-04-26

Larrazabalek galdu egin du Zabalaren aurka eta azken jardunaldian argituko da dena

Larrazabalek 22-17 galdu du Zabalaren aurka Bilboko Deportivon, eta B multzoko pilotari guztiek Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako aukerei eusten diete.

Artolak sufritutako garaipena lortu du

2026-04-25

Artolak sufritutako garaipena lortu du

Artolak 22-19 gainditu du Peña II.a Durangon, eta lehenengo puntua eskuratu du.

Amianok eta Zubizarreta III.ak garaipena eskuratu dute Buruz Buruko Serie B Txapelketan

2026-04-25

Amianok eta Zubizarreta III.ak garaipena eskuratu dute Buruz Buruko Serie B Txapelketan

Amianok 22-17 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta Zubizarreta III.ak 22-11 gainditu du Senar Ataunen. Garaipen honekin, Amianok finalerdietara sailkatzea lortu du.

Agirrek haustura miotendinosoa du dortsalean

2026-04-24

Agirrek haustura miotendinosoa du dortsalean

Asier Agirrek haustura miotendinosoa du eskuineko dortsalean

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store