CaixaBank Mastersak San Fermin Torneoaren txanda hartuko du

Uztailaren 15ean hasiko da Balmasedan eta urriaren 2an amaituko da Navarra Arenako finalarekin
Enpresa bakoitzeko sei pilotarik hartuko dute parte, sei bikote misto osatuz
Bost jardunaldiko sailkapen liga, playoffak, finalerdiak eta finala egongo dira

Bilbo, 2022ko ekainaren 28a

Bertan izan dira txapelketan parte hartuko duten sei bikoteak. Enpresa bakoitzeko sei pilotari izango dira, eta bikoteak berriz ere mistoak izango dira, aurreko edizioetan bezala.

LASO – MARTIJA
ALTUNA III – IMAZ
URRUTIKOETXEA – REZUSTA
JAKA – ZABALETA
EZKURDIA – MARIEZKURRENA II
IRRIBARRIA – ALBISU

CaixaBank Mastersaren aurkezpenean parte hartu dute Juan Pedro Badiola CaixaBank-eko Ipar Lurralde Zuzendariak; Unai Iglesias Baiko Pilotako arduradun komertzialak; Inaxio Errandonea Aspe Pelotako arduradun komertzialak eta Borja Oses EPELeko Kontseilari Ahaldunak.

CaixaBank Mastersa uztailaren 15ean hasiko da Balmasedan eta urriaren 2ra arte iraungo du. Pilotariek bost jardunaldiko sailkapen liga jokatuko dute eta lehen postuan sailkatzen den bikoteak zuzenean jokatuko ditu finalerdiak. Bigarren sailkatuek bosgarren sailkatuen aurka jokatuko dute playoffetan, eta hirugarrenek laugarrenen aurka. Seigarren bikotea kanporatuta geratuko da. Iruñeko Navarra Arenan jokatuko da CaixaBank Masterseko finala urriaren 2an.

Jaialdietarako sarrerak entradasfronton webgunean eskuratu ahal izango dira.

2022/06/28

Azken albisteak

Zubizarreta IV.ak debuta egingo du Baiko Pilotarekin

2026/01/14

Zubizarreta IV.ak debuta egingo du Baiko Pilotarekin

Ataungo 20 urteko aurrelaria Baiko Pilota taldean arituko da hurrengo bi urteetan.

Landak debuta egingo du Baiko Pilotarekin

2026/01/13

Landak debuta egingo du Baiko Pilotarekin

Oiartzungo 20 urteko atzelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du.

Laso-Albisu mantienen su ventaja

2026/01/11

Laso-Albisu mantienen su ventaja

Laso-Albisuk 22-5 irabazi diete Jaka-Iztuetari Gasteizko Ogetan, eta sailkapen ligan hiru puntuko aldearekin jarraitzen dute. Serie Bn Senar-Ugartemendiak irabazi dute.

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak eta P.Etxeberria-Rezustak puntu berri bat eskuratu dute

2026/01/10

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak eta P.Etxeberria-Rezustak puntu berri bat eskuratu dute

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-14 irabazi diete Peña II-Imazi Etxebarrin, eta P.Etxeberria-Rezustak 22-21 gainditu dituzte Zabala-Martija Logroñon. Serie Bn Agirre-Salaverri II.ak, Etxebarrin, eta Dario-Lozak, Logroñon, irabazi dute.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store