Iruñean, 2023ko irailaren 26an
Material aukeraketa
Finalerdiak irailaren 29an, ostiralean, jokatuko dira 21:15etik aurrera. Ezkurdia-Mariezkurrena II eta Jaka-Martija bikoteen arteko partidarekin hasiko dira, eta ondoren, Altuna III-Imaz eta Peña II-Rezusta bikoteen arteko norgehiagoka jokatuko da. Lau bikoteak Nafarroa Arenan izan dira gaur bi finalaurrekoetako materiala aukeratzeko.
Bestalde, urriaren 1ean, igandean, arratsaldeko 17:00etan hasiko den jaialdian CaixaBank Masterseko finala egongo da jokoan, aurretik P.Etxeberria-Zabaleta eta Larrazabal-Albisu bikoteek jokatuko dute elkarren aurka.
Sarrerak
Finalerdietarako zein finalerako sarrerak eskuragarri daude oraindik EntradasFronton atarian.
2023/09/26
2026/01/14
Ataungo 20 urteko aurrelaria Baiko Pilota taldean arituko da hurrengo bi urteetan.
2026/01/13
Oiartzungo 20 urteko atzelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du.
2026/01/11
Laso-Albisuk 22-5 irabazi diete Jaka-Iztuetari Gasteizko Ogetan, eta sailkapen ligan hiru puntuko aldearekin jarraitzen dute. Serie Bn Senar-Ugartemendiak irabazi dute.
2026/01/10
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-14 irabazi diete Peña II-Imazi Etxebarrin, eta P.Etxeberria-Rezustak 22-21 gainditu dituzte Zabala-Martija Logroñon. Serie Bn Agirre-Salaverri II.ak, Etxebarrin, eta Dario-Lozak, Logroñon, irabazi dute.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA