CaixaBank Mastersa aurkeztu dute goizean Gasteizko Villa Suso jauregian

• Olaizola-Zabaleta, Jaka-Tolosa, Peña II-Rezusta, Urrutikoetxea-Martija, Altuna III-Aranguren, Ezkurdia-Imaz, Elezkano II-Mariezkurrena II, P.Etxeberria-Albisu izango dira udako txapelketa hau jokatuko duten bikote mistoak

• CaixaBank Mastersa ostiralean hasiko da Zaldibarren Olaizola II-Zabaleta vs Jaka-Tolosa partidarekin, eta irailaren 19an emango zaio amaiera Ogetan jokatuko den finalarekin

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 12a

CaixaBank Mastersean parte hartuko duten zortzi bikoteak bertan izan dira. Enpresa bakoitzeko zortzi pilotari izango dira, eta bikoteak mistoak izango dira, aurreko edizioan bezala.

Caixabankeko Mastersaren aurkezpenean parte hartu dute Unai Iglesias Baiko enpresako zuzendari komertzialak; Inaxio Errandonea, Aspeko zuzendari komertzialak; Gorka Arana, CaixaBankeko Banca Retaileko iparraldeko zuzendari komertzialak; eta Livia Lopez Gasteizko Udaleko Kirol zinegotziak.

CaixaBank Mastersa ostiral honetan hasiko da Zaldibarren eta irailaren 19ra arte luzatuko da.
 Eskuarki lau pilota jaialdi izango dira astebururo. Pilotariek zazpi jardunaldiko itzuli bakarra jokatuko dute sailkapen ligan eta lehen bi bikoteak zuzenean sailkatuko dira finalerdietarako. Hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatutakoek playoffak jokatuko dituzte.

Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatuko da CaixaBank Masterseko final handia irailaren 19an.

2021/07/12

Azken albisteak

Bakaikoak kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/24

Bakaikoak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Joanes Bakaikoa akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte bat luzatzeko.

Agirrek kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/23

Agirrek kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Asier Agirre akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte bat luzatzeko.

Bakaikoak Buruz Buruko Txapelketa jokatuko du

2026/03/22

Bakaikoak Buruz Buruko Txapelketa jokatuko du

Bakaikoak 22-21 irabazi dio Senarri Zumarragako kanporaketan, eta toki bat izango du Buruz Buruko Txapelketan. Serie B Txapelketan, Rekalde final-zortzirenetan izango da Apezetxea II.ari 22-5 irabazi ondoren.

Peña II-Salaverri II.a Binakako Serie B Txapelketako txapeldunorde geratu dira

2026/03/21

Peña II-Salaverri II.a Binakako Serie B Txapelketako txapeldunorde geratu dira

Peña II.ak eta Salaverri II.ak 22-18 galdu dute Murua-Gabirondoren aurka Bergaran jokatutako finalean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store