Mikel Urrutikoetxeari Eskuz Banakako Promozio finalerako txartela ihes egin dio gaur Zallan inaugura duten Mimetiz pilotalekuan Mikel Beroizen aurrean 22-20 galdu ostean.
Zaratamoko pilotaria jaun eta jabe izan da lehen zatian bere jo ederra medio Beroiz behartuta edukita eta aire defentsan behin eta berriz iharduz.
Hau dela eta, abantai handiak lortu ditu bizkaitarrak 5-13 eta 12-19 esaterako. Baina Beroizek lortutako hiru sakeek eta Mikelen nekeak eta jokoan izan duen blokeoak markadorea erabat aldatu dute 18-19 jarriz.
Une horretantxe eta Beroiz zabalean erabat jokoz kanpo izanda, Mikelek bolea bat bota du txokora baina pilota eskuari katigatu zaio eta txapapera joan da.
22ra geratzen zen bidea, Beroizek bi sakeez eta Urrutikoetxeak dejadaz egin duen hutsari esker egin du.
2019/03/22
2025/12/20
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-16 irabazi diete Zabala-Martijari Zallan, eta sailkapen ligan hirugarren kokatu dira. Serie Bn, Zallan, Rekalde-Bikuñak irabazi dute, eta Munitibarren, Amiano-Eskirozek.
2025/12/18
Binakako Txapelketako bigarren itzuliko partidak hurrengo herri eta hirietan jokatuko dituzte.
2025/12/14
Jaka-Iztuetak ezin izan dute garaipenarekin itxi Binakako Txapelketako laugarren jardunaldia, eta bi punturekin jarraitzen dute sailkapenean. Serie Bn Murua-Gabirondok irabazi dute.
2025/12/13
Laso-Albisuk 22-17 irabazi diete P.Etxeberria-Rezustari Nafarroa Arenan, eta Artola-Imazek 22-15 irabazi diete Zabala-Martijari Urretxun. Serie Bn Salaberria-Gaskuek irabazi dute.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA