Bihar, osteguna, goizeko 11:30etan Andra Mari Zuriaren jaietako partiduaren aurkezpena komunikabideen aurrean izango da. Aurten, aurkezpena Gasteizko Villasuso Jauregian egingo da. Binakako Andra Mari Zuria- El Correo Saria ohizko torneoaz gain, Jose Maria Palacios “Ogueta” pilotari arabatar handiaren ohoretan ospatzen den III.Memorialea, lehian izango da ere. Trofeo hau Gasteizko Feriako kazetariek torneoko pilotari hobenari ematen diote. Aurreko jaialdietako irabazleak Olaizola II.a 2002an eta Olaizola I.a 2003an izan ziren. 2003ko E.P.E.L.en Binakako Andra Mari Zuria Torneoa · Ogeta Memorialea · El Correo Sariaren txapeledunak Olaizola I.a eta Patxi Ruiz izan ziren Titin III.a eta Goñi III.a 22 – 17 gailenduz. Biharko aurkezpenean besteak beste, Torneoaren pilotari guztiek eta Ion eta Fernando Palacios, Ogetaren semeek, parte hartuko dute.
2019/03/22
2026/01/14
Ataungo 20 urteko aurrelaria Baiko Pilota taldean arituko da hurrengo bi urteetan.
2026/01/13
Oiartzungo 20 urteko atzelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du.
2026/01/11
Laso-Albisuk 22-5 irabazi diete Jaka-Iztuetari Gasteizko Ogetan, eta sailkapen ligan hiru puntuko aldearekin jarraitzen dute. Serie Bn Senar-Ugartemendiak irabazi dute.
2026/01/10
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-14 irabazi diete Peña II-Imazi Etxebarrin, eta P.Etxeberria-Rezustak 22-21 gainditu dituzte Zabala-Martija Logroñon. Serie Bn Agirre-Salaverri II.ak, Etxebarrin, eta Dario-Lozak, Logroñon, irabazi dute.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA