BIETATIK, BI ASMATU

Asegarcek hasiera ona egin du aurtengo binakako txapelketan. Bi norgehiagoka jokatu dira eta bietan Bilboko enpresarako izan dira garaipenak. Olaizola II.a eta Otxandorenak oso partidu eder batetan 22 eta 19 menderatu zituten Mtez. de Irujo eta Goñi III.a Tolosako Beotibarren eta Bengoetxea VI.a eta Beloki 22 eta 21 gailendu ziren Gonzalez eta Paskualen aurrean Eibarko Astelenan lehia estu batetan.
Gaur Sestaoko Las Llanas pilotalekuan eta Telecincoko kamarak bertan izango direla, Berasaluze VIII.a eta Patxi Ruizek Xala eta Lasa III.ari aurre egingo diete.

BIETATIK, BI ASMATU

2019-03-22

Azken albisteak

Dariok bigarren puntua eskuratu du

2026-04-17

Dariok bigarren puntua eskuratu du

Dariok 22-8 irabazi dio Altuna III.ari Gernikan, final-laurdenetako ligako bigarren jardunaldian. Serie Bn Agirrek min hartu du eta partida utzi behar izan du Alberdi II.aren aurka 6-3 irabazten ari zenean.

Astelehenean, apirilaren 20an, San Fermin Torneorako sarrerak jarriko dira salgai

2026-04-16

Astelehenean, apirilaren 20an, San Fermin Torneorako sarrerak jarriko dira salgai

Astelehenean, apirilaren 20an, eguerdiko 14:00etan, San Fermin 2026 Torneorako sarrerak salgai jarriko dira. Uztailaren 7an hasiko da San Fermin Torneoa eta uztailaren 14an Labriten jokatuko den finalarekin amaituko da.
Nafarroa Arenak San Fermin 4 1/2 Torneoko finala hartuko du uztailaren 7ko goizean, eta finalerdietako ligako partida bat uztailaren 11ko arratsaldean.

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

2026-04-12

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

Jakak 22-10 galdu du Darioren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partidan.

Lasok final-laurdenetako lehenengo partida galdu du

2026-04-11

Lasok final-laurdenetako lehenengo partida galdu du

Lasok 22-16 galdu du Altuna III.aren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partida. Serie Bn, Egiguren V.ak Agirreri irabazi dio, eta Muruak Senarri.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store