BESTE PARTIDUEN ZAIN EGON BEHAR

Mtz. de Irujo eta Goñi III.a Binakako Txapelketako finalaurrekoetarako pasea lortu dute gaur Labriten Bengoetxea VI.a eta Belokiri 22-19 irabazita.
Asegarceko bikoteak zulo handia ireki du hasieran 14-6 markadorean jarriz lan jokuari esker. Txapeldunak atzean kargatu ditu bere pilotakada gehienak Irujo erabat gaindituz. Partidu erdialdean erremate eta tantu asko egin ditu baina azken txanpan jokaldi batzu txarto atzera zaizkio.
Belokik partida ona egin du atzetik pilota zailak eramanez.
Bikote urdina nahiz eta hasieran gaizki ibili behetik gora joan da eta bukaeran Irujo erremate erabakiorrak egin ditu.

Porrot egin arren hauexek dira Bengoetxea VI.ak eta Belokik finalaurrekoetan sartzeko dituzten aukerak:

Olaizola II.ak eta Mendizabal II.ak galtzen badute eta Xala-Zubietaren garaipena bada.
Gonzalez-Barriolak galtzekotan eta Xala-Zubietak irabazten badute Bengoetxea VI.a eta Beloki barruan daude.

Beste bikoteei dagokienez honako egoerak daude:
Olaizola II.a eta Mendizaba II.a finalaurrekoetan lirateke 11 tanto eginez, Olaizola I.ak-Patxi Ruizek Xala-Zubieta menderatuta.
Nahiz eta Gonzalez-Barriolak galdu sailkatuta daude Xala-Zubietak porrot eginez gero.

BESTE PARTIDUEN ZAIN EGON BEHAR

2019-03-22

Azken albisteak

Jakak ezin izan du garaipen batekin itxi final-laurdenetako liga

2026-05-03

Jakak ezin izan du garaipen batekin itxi final-laurdenetako liga

Jakak 22-16 galdu du Altuna III.aren aurka Legazpin, eta A multzoan Dario sailkatu da lehen postuan finalerdietara, eta Laso bigarren.

Laso Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan da

2026-05-02

Laso Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan da

Lasok 22-14 irabazi dio Dariori Donostiako Atano III.a pilotalekuan, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako sailkatu da.

Apirilaren 30ean jarriko dira salgai 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak

2026-04-28

Apirilaren 30ean jarriko dira salgai 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak

Ostegun honetan, apirilaren 30ean, eguerdiko 14:00etatik aurrera, jarriko dira salgai Nafarroa Arenan maiatzaren 31n jokatuko den 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak.

Larrazabalek galdu egin du Zabalaren aurka eta azken jardunaldian argituko da dena

2026-04-26

Larrazabalek galdu egin du Zabalaren aurka eta azken jardunaldian argituko da dena

Larrazabalek 22-17 galdu du Zabalaren aurka Bilboko Deportivon, eta B multzoko pilotari guztiek Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako aukerei eusten diete.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store