BERASALUZE VIII.A ETA BEGINO, SAN FERMIN TORNEOKO FINALERA

Berasaluze VIII.a eta Begino San Fermin torneoko finalean dira dagoeneko Mtz. de Irujo eta Beroiz 12-22 menpean hartu eta gero. Final honetan Titin III.a-Pascual eta Olaizola II.a-Zearraren arteko partiduko irabazlearen kontra jokatu beharko dute.

Asegarceko bikotea aurkarien gainetik pasa da eta horren seinalea 3-15 eta 9-17 partzialak ditugu. Urdinek estrategia argia euki dute: Irujo ekiditu eta Beroiz zigortu. Horretarako Beginoren eskubi beldurgarria martxan jarri da banakako txapelduna ikusle moduan utziz. Berasaluze VIII.ak tantu mordo bat sartu dizkio Iberoko aurrelariari hau erabat tokiz kanpo geratuz eta une garrantzitsuenetan hainbat huts eginda.

Bestalde aipatu behar da, Bodega Marco Real ardoaren desafiorako bikoteak erabakita daudela. Asperen aldetik Mtz. de Irujok eta Goñi III.ak jokatuko dute eta Asegarceren ordezkariak Olaizola I.a edo Olaizola II.a eta Mendizabal II.a izango dira.

2019/03/22

Azken albisteak

Finalerako azken txartela izango da jokoan Logroñon

2026/03/11

Finalerako azken txartela izango da jokoan Logroñon

Laso-Albisu eta Elordi-Zabaletak Binakako Txapelketako azken finalerdia jokatuko dute igande honetan Logroñoko Adarragan. Irabazten dutenak finalerako sailkatuko dira.

Tolosak finalerdietako azken jardunaldia irekiko du

2026/03/10

Jaka-Iztueta eta Altuna III-Ezkurdiak Binakako Txapelketako finalerdietako azken jardunaldia irekiko dute.

Pelota Pro Ligak epaileekin bilera teknikoa egin du

2026/03/10

Pelota Pro Ligak epaileekin bilera teknikoa egin du

Pelota Pro Ligak pilota profesionaleko epaileak bildu ditu bilera tekniko batean, irizpideak bateratzeko eta araudian egin daitezkeen hobekuntzak aztertzeko.

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

2026/03/08

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

Laso-Albisuk 22-15 galdu dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Gasteizko Ogetan. Hurrengo asteburuan Elordi-Zabaletari irabazita, finalerako txartela eskuratzen saiatuko dira. Gaurko garaipenarekin, Altuna III-Ezkurdia Nafarroa Arenako finalean izango dira.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store