EPELen eskuz banakako finalerdiari dagokion Olaizola II.a eta Gonzalezen arteko neurketa Tolosako Beotibarren jokatuko da maiatzaren 21ean, larunbata. Partidua Telecincok zuzenean eskainiko du.
Bestalde, bigarren mailako eskuz banakako finalerdietako pilota aukeraketen hitzorduak baieztatu dira. Galarza VI.a eta Medina bihar, asteazkena, 11:30 etan bilduko dira Amurrioko udal pilotalekuan. Urberuaga eta Leiza aldiz, eguenean 11:30 etan batuko dira Bergarako udal pilotalekuan pilotak bereizteko.
2019/03/22
2026/01/14
Ataungo 20 urteko aurrelaria Baiko Pilota taldean arituko da hurrengo bi urteetan.
2026/01/13
Oiartzungo 20 urteko atzelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du.
2026/01/11
Laso-Albisuk 22-5 irabazi diete Jaka-Iztuetari Gasteizko Ogetan, eta sailkapen ligan hiru puntuko aldearekin jarraitzen dute. Serie Bn Senar-Ugartemendiak irabazi dute.
2026/01/10
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-14 irabazi diete Peña II-Imazi Etxebarrin, eta P.Etxeberria-Rezustak 22-21 gainditu dituzte Zabala-Martija Logroñon. Serie Bn Agirre-Salaverri II.ak, Etxebarrin, eta Dario-Lozak, Logroñon, irabazi dute.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA