Oinatz Bengoetxeak ez du orain arte Eskuz Banakako txapelketako hasierako partiduetan asmatu. 2004 eta 2005 urteetan estraineko neurketetan porrot egin du Eugi eta Lasa III.aren kontra eta aurten Agirrerekin topo egingo du gaur Tolosako Beotibarren. Leitzarrak hauxe zigun leitzarrak asegarce.com-en. “Zor bat daukat buruz buruko txapelketako hasierako partiduekin baina aurten bestelakoa izatea espero dut. Entrenamendu onak egin ditut Mendizabal II.a eta Belokirekin eta fisikoki ondo ikusten dut nire burua. Imanolengan konstantzia, lan egiteko daukan ahalmena eta partidu luzeak egiteko joera nabarmenduko nuke. Banaka partidetan pilotari osoa da. Ni saketan etekina ateratzen saiatuko naiz eta aurrean aukera izatekotan hantxe egingo dut jokaldia”.
Agirre, txapelketan sartuta
Bestalde aurrelari bilbotar kementsuak Urberuaga mendan hartu zuen joan den asteburuan eta horrek indarra eman dio hurrengo kanporaketarako “eskuz banakako txapelketako lehen partidua irabazteak bestelako indarra eta konfidantza ematen deutsu. Oinatzen kontrako neurketan sakeagaz erne egon beharko naz, ze bera aurrelaria denez oso ohituta dago jokaldi horretan eta gainera aurrean bukatzen oso trebea da. Aste honetan ez naz ia entrenau, apur bat Mendizabalegaz baina ezer gutxi”.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA