Oinatz Bengoetxeak atseden hartuko du aduktorean duen lesioagatik, eta, ondorioz, Tolosan urtarrilaren 24an eta Iruñean urtarrilaren 29an jokatzekoak zituen azken bi partidak otsailaren 21ean Tolosan, eta otsailaren 26an Iruñean jokatuko ditu.
Urtarrilaren 29ko, Iruñeko, Bengoetxea VI.aren agurreko sarrerak dituztenek, otsailaren 26ko data berrirako erabili ahal izango dituzte, edo bestela, zenbatekoa itzultzeko eskatu ahal izango dute. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko dute sarrerak@entradasfronton.com helbidera urtarrilaren 27ko 14:00ak baino lehen. Sarrerak Itzultzeko epe horren ondoren, otsailaren 26an Iruñean egingo den agurrerako sarrerak geratzen badira, otsailaren 1ean jarriko dira salgai.
Otsailaren 21eko, Tolosako, Bengoetxea VI.aren agurreko sarrerak otsailaren 1ean jarriko dira salgai entradasfronton.com webgunean.
2022/01/24
2026/01/14
Ataungo 20 urteko aurrelaria Baiko Pilota taldean arituko da hurrengo bi urteetan.
2026/01/13
Oiartzungo 20 urteko atzelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du.
2026/01/11
Laso-Albisuk 22-5 irabazi diete Jaka-Iztuetari Gasteizko Ogetan, eta sailkapen ligan hiru puntuko aldearekin jarraitzen dute. Serie Bn Senar-Ugartemendiak irabazi dute.
2026/01/10
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-14 irabazi diete Peña II-Imazi Etxebarrin, eta P.Etxeberria-Rezustak 22-21 gainditu dituzte Zabala-Martija Logroñon. Serie Bn Agirre-Salaverri II.ak, Etxebarrin, eta Dario-Lozak, Logroñon, irabazi dute.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA