BENGOETXEA VI.AK EMOZIOZ BETETAKO PARTIDAN AGIRRE GARAITU ETA FINALAURDENETAN DA

Denetarik izan du Bergarako pilotalekuan Agirre eta Bengoetxa VI.aren arteko EPELen lau t´erdiko txapelketako partidak.
20 eta 10 aurretik izan da Leitzarra baina bukatu ezinik ibili da azken txanpan eta Agirre 19-21 jarri da. Azkenean 19-22 lortu du Oinatzek lehenengo zatian partida bikaina egin eta ondoren bere burua trabatu duelarik.
Dejada ezkerraz eta sakez menperatu Bengoetxak bere aurkaria lehengo zatian defentsa borobila ere erakutsiz.
Agirre lehenengo zatian Oinatzen menpean izan da eta gainera zorte txar apur bat eduki du. Gero bere jokua erabat hobetu du eta min egin dio Leitzako gazteari.

2019/03/22

Azken albisteak

Peña II-Mariezkurrena II.a 2025eko San Fermin Torneoko txapeldunorde geratu dira

2025/07/14

Peña II-Mariezkurrena II.a 2025eko San Fermin Torneoko txapeldunorde geratu dira

Peña II-Mariezkurrena II.ak 22-11 galdu dute P.Etxeberria-Zabaletaren aurka 2025eko San Fermin Torneoko finalean. P.Etxeberria aukeratu dute Serie Ako pilotari onena. San Fermin Serie B Torneoan Jaka-Ugartemendia geratu dira txapeldun Agirre-Eskiroz 22-14 gaindituta, eta Jaka aukeratu dute pilotari onena.

Baikok irabazi du San Ferminetako Urzante Erronka

2025/07/13

Baikok irabazi du San Ferminetako Urzante Erronka

Hirutik hiru partida irabazita, Baiko nagusitu da gaur arratsaldean Labriten jokoan egon den Urzante Erronkan.

Peña II-Mariezkurrena II.a San Fermin Torneoko finalerako sailkatu dira

2025/07/12

Peña II-Mariezkurrena II.ak 22-17 irabazi diete Artola-Iztuetari, eta asteleheneko finalean izango dira. Serie B Torneoan, Agirre-Eskirozek 22-19 gainditu dituzte De la Fuente-Gabirondo, eta finalerako sailkatu dira.

Urrutikoetxea-Albisu finaletik kanpo geratu dira

2025/07/12

Urrutikoetxea-Albisu finaletik kanpo geratu dira

Urrutikoetxea-Albisuk 22-5 galdu dute P.Etxeberria-Zabaletaren aurka eta San Fermin Torneotik at geratu dira. Lehen partidan, Jaka-Ugartemendiak 22-20 gainditu dituzte Zubizarreta III-Aranguren, eta Serie B Torneoko finalerako sailkatu dira.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store