BENGOETXEA VI.A HANDI BIHURTU LABRITEN BELOKI BIKAIN BATEKIN

Bengoetxea VI.a eta Belokik lehenengo puntu garrantzitsua lortu dute binakako txapelketako finalari begira gainezka zegoen Iruñako Labrit pilotalekuan Titin III.a eta Barriola 22 eta 10 mende hartu ostean.
Asegarceko bikoteak pilotari bakar bat balitz bezala jokatu du elkarrekin ezinhobea ulertzen eta egin duen jokaldi guztietan etekin osoa ateraz.
Oinatz gazteak pilotari peto-peto gisa azaldu da Labriteko kantxan serio jokuan, buru hotz eta Ruben apartarekin primeran konponduz.
Leitzarrak utzi beher zituen pilotak Belokiri utzi dizkio, behar ziren unetan sartu da errematetan eta bere ohiko defentsa zoragarria erakutsi du berriro ere. Berak 6 tantu lortu ditu.
Belokik goitik behera menperatu du partidua; Barriola argi gainditu du, pilotak baztertu, eta zeukan konfidantza handia egin duen kortada sortan agerian geratu da.
Titin III.a bestetan baino ahulago agertu da, min handirik egin gabe eta gainera kale batzu ere gauzatu du. Augustok 5 tantu lortu ditu.
Barriola Belokiren menpe izan da neurketa osoan zehar eta berak ere huts batzu egin du.

2019-03-22

Ultimas Noticias

Ostiralean hasiko dira Buruz Buruko eta Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketak

2026-03-31

Ostiralean hasiko dira Buruz Buruko eta Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketak

Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.

Laso-Albisuk Binakako 2026 Txapelketako txapela jantzi dute

2026-03-29

Laso-Albisuk Binakako 2026 Txapelketako txapela jantzi dute

Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.

Peña II.ak Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du

2026-03-28

Peña II.ak Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du

Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.

Buruz Buruko finala Nafarroa Arenan jokatuko da

2026-03-27

Buruz Buruko finala Nafarroa Arenan jokatuko da

Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store