BENGOETXEA VI.A ETA PATXI RUIZ MTZ. DE IRUJO ETA MERINO II.AREN GAINETIK PASA DIRA KOLORE GABEKO PARTIDUAN

Bengoetxea VI.ak eta Patxi Ruizek osatzen duten Asegarceko bikoteak Euskadi Goza ezazu Binakako Txapelketako final laurdenetako ligako lehen puntua lortu dute Eibarko Astelena pilotalekuan Mtz. de Irujo eta Merino II.aren aurka jokatu duten partiduan 4-22 irabazi eta gero.
Urdinak jaun eta jabe izan dira markadorean eta Bengoetxea VI.ak tanto betekada ederra hartu du 11 tanto lortuz -4 sakez eta 7 jokaldiz-.
Patxi Ruiz ondo aritu da Mtz. de Irujori airea kenduz eta kantxa osoan zehar leitzarraren bizkarra zainduz.

Partidu ona baina punturik gabe

Nahiz eta partidu on bat jokatu, Berasaluze VIII.ak eta Apraizek Euskadi Goza ezazu Binakako Txapelketako final laurdenetako ligako lehen jardunaldiko neurketan 22-18 amore eman behar izan dute Titin II.a eta Pascualen aurrean eta horren ondorioz puntu bat ihes egin zaie.

Asegarceko bikotea partiduaren denbora gehienean aurretik joan da eta nabarmentzekoa da Berrizko pilotariak egin duen neurketa, izan ere, Berasaluze VIII.ak 12 tanto loru ditu.
Apraizek ere norgehiagoka ona jokatu du baina azken txanpan fisikoki behera joan da eta hori aprobetxatuz gorriek gorakada egin dute 14-17etatik 18-22ra lortuz.

2019/03/22

Azken albisteak

Iztuetak kontratua berritu du Baikorekin

2025/11/13

Iztuetak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Martxel Iztueta akordio batera iritsi dira eta beste bi urtez luzatu dute kontratua.

P.Etxeberria eta Zabala prest igandeko 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako

2025/11/12

P.Etxeberria eta Zabala prest igandeko 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako

Peio Etxeberriak eta Javier Zabalak 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala jokatuko dute igande honetan, Bilboko Bizkaia Frontoian.

2026ko Binakako Txapelketako lehen itzuliaren datak eta tokiak

2025/11/11

2026ko Binakako Txapelketako lehen itzuliaren datak eta tokiak

Azaroaren 21ean hasiko den 2026ko Binakako Txapelketaren lehen itzuliaren datak eta tokiak zehaztuta daude. Beasainek, Logroñok, Agoitzek eta Tolosak hartuko dituzte 1. jardunaldiko jaialdiak.

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label Txapelketako hirugarren postua

2025/11/09

Altuna III.ak eskuratu du 4 1/2 Eusko Label Txapelketako hirugarren postua

Amezketakoak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Arrasaten, eta hirugarren amaitu du txapelketa.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store