BELOKIREN SAKEEK KANPORATU DUTE KOKA TXAPELKETATIK

Ruben Belokik garaipena lortu du gaur Tolosako Beotibar pilotalekuan Juantxo Koka 22 eta 13 mendean hartuta, 2006ko EPELen Eskuz Banakako txapelketako hamaseirenetako saila ixten zuen partiduan. Belokik Zearraren kontra jokatu behar izango du final-zortzirenetan.

Hasieran bazirudien arren ez da garaipena erreza izan, azken txanpan 19 eta 13 hurbildu bait zaio donostiarra. Burlatarrak min handia egin dio sakeekin eta 9-3 zenerako 6 sake zeuzkan Rubenek patrikan . Kokak hasieran botatako hiru dejadek aurrerarazi dute Beloki eta nafarrak duen kolpea ez da ia ikusi. Burlatarrak ere dejada eta hormabiko batzu lortu ditu eta azkenean garaipen desideratua lortu du.

Kokak azken zatian estutu apur bat partidua baina errenta gehiegizkoa zen ordurako.

2019/03/22

Azken albisteak

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

2026/03/08

Laso-Albisu finalerako txartela lortzen saiatuko dira azken jardunaldian

Laso-Albisuk 22-15 galdu dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Gasteizko Ogetan. Hurrengo asteburuan Elordi-Zabaletari irabazita, finalerako txartela eskuratzen saiatuko dira. Gaurko garaipenarekin, Altuna III-Ezkurdia Nafarroa Arenako finalean izango dira.

Jaka-Iztuetari finalerako bidea zaildu zaie

2026/03/07

Jaka-Iztuetak 22-11 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Donostiako Atano III.ean, Binakako Txapelketako bigarren jardunaldian.

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

2026/03/07

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

Peña II-Landak 22-14 irabazi diete Salaberria-Gaskueri Binakako Serie B Txapelketako finalerdietako ligako bigarren jardunaldian.

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/05

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Ekain Lizeaga akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte eta erdi luzatzeko.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store