BELOKIK EZ DU ORAINGOZ KIROFANOTIK PASATU BEHARKO

Bere ezkerreko belauna sendatzeko egiten ari den prozesua jarraituz, hirugarren erresonantzia magnetikoa egin zioten atzo Gasteizen Rubeni hezur edema nola dagoen ezagutzeko.
Plakak aztertu ondoren Mikel Sanchez espezialistak hobekuntza nabarmena gauzatu dela azaldu zuen Burlatako pilotariari ebakuntzarik ez zaiola oraingoz egingo gaineratuz.

Gauzak horrela, Asegarceko pilotariak frontoiko saio txikiei ekingo dizkio beti ere mugimendu bortitzak ekidituz.
Bilakaera ona izatekotan hilabete t´erdi barru kantxaratuko litzateke Ruben.

ARRETXE II.AK ETA URRUTIKOETXEAK PILOTAK BEREIZTU DITUZTE

Iker Arretxe eta Mikel Urrutikoetxea Tolosako Beotibar pilotalekuan egon dira arratsaldez datorren astelehenean elkarren aurka jokatuko duten Eskuz Banakako Promozio txapelketako finalaurdenetako ligaxkako partidurako pilotak aukeratzeko.

Luzaideko pilotariak 104,1 eta 105,4 gramoko pilotak hautatu ditu bizkaitarrak 104,2 eta 104,4 gramokoak hartu dituen bitartean.
Bi sortak alderaturik Ikerren pilotek Mikelenak baino irteera gehiago omen dute.

2019/03/22

Azken albisteak

Larunbatean hasiko da 2025eko San Fermin Torneoa

2025/07/02

Larunbatean hasiko da 2025eko San Fermin Torneoa

San Fermin Torneoa uztailaren 5ean hasiko da Serie A eta Serie B lehiaketekin, eta 14ko bi finalekin amaituko da. 4 1/2 San Fermin Torneoaren finala Nafarroa Arenan jokatuko da uztailaren 7an, goizean.

Amianok debuta egingo du Baiko Pilotarekin

2025/07/01

Amianok debuta egingo du Baiko Pilotarekin

Irungo 20 urteko aurrelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du, eta irailean egingo du debuta.

Zabala 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietan izango da

2025/06/29

Zabalak 22-19 irabazi dio Altuna III.ari Mungian, eta P.Etxeberriaren aurka jokatuko du finalerdietan.

P.Etxeberriak San Fermin 4 1/2 Torneoko final-laurdenak gainditu ditu

2025/06/29

P.Etxeberriak San Fermin 4 1/2 Torneoko final-laurdenak gainditu ditu

P.Etxeberriak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Sopelan, eta finalerdietarako sailkatu da.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store