BELOKIK BERE LAUGARREN TXAPELA LORTZEN ZUEN

Ruben Belokik Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatutako finalean bere elkarren segidako laugarren buruz buruko txapela lortzen zuen Patxi Eugiri 22-8 irabazi ondoren.

Finala ez zen oso ikusgarria izan eta Belokik partidu osoan zehar erritmoa eraman zuen. Burlatarrak bere sakeak aprobetxatzea -zortzi izan ziren- eta Agoitztarraren hutsen zain egotea besterik ez zuen egin behar izan. Hori gutxi balitz, markagailua 13-8 zegoela Eugik ezkerreko eskuan mina hartu zuen eta handik aurrera tantoren bat egiteko ez zen gai izan. Garaipen hauekin bi pilotarien buruz buruko txapelketako berdinketa apurtzen zen.

Txapeldun berriak hamabost egun lehenago hil zen Karmelo Argüellesi, bere estraineko aholkularia, eskaintzen zion txapela.
38 minutu iraun zuen partiduan 141 pilotakada eman ziren.

2012/01/31

Azken albisteak

Peña II-Mariezkurrena II.a San Fermin Torneoko finalerako sailkatu dira

2025/07/12

Peña II-Mariezkurrena II.ak 22-17 irabazi diete Artola-Iztuetari, eta asteleheneko finalean izango dira. Serie B Torneoan, Agirre-Eskirozek 22-19 gainditu dituzte De la Fuente-Gabirondo, eta finalerako sailkatu dira.

Urrutikoetxea-Albisu finaletik kanpo geratu dira

2025/07/12

Urrutikoetxea-Albisu finaletik kanpo geratu dira

Urrutikoetxea-Albisuk 22-5 galdu dute P.Etxeberria-Zabaletaren aurka eta San Fermin Torneotik at geratu dira. Lehen partidan, Jaka-Ugartemendiak 22-20 gainditu dituzte Zubizarreta III-Aranguren, eta Serie B Torneoko finalerako sailkatu dira.

Peña II-Mariezkurrena II.ak eta Artola-Iztuetak finalerako txartela izango dute jokoan larunbatean

2025/07/11

Peña II-Mariezkurrena II.ak eta Artola-Iztuetak finalerako txartela izango dute jokoan larunbatean

Peña II-Mariezkurrena II.ak 22-9 irabazi diete Altuna III-Bikuñari, eta larunbatean Artola-Iztuetaren aurka neurtuko dituzte indarrak finalerako sailkatzeko ahaleginean. Serie B Torneoan, Dario-Gaskuek 22-6 gainditu dituzte Zabala-Gabirondo.

Urrutikoetxea-Albisu eta P.Etxeberria-Zabaleta San Fermin Torneoko finalerako txartela eskuratzeko lehiatuko dira

2025/07/10

P.Etxeberria-Zabaletak 22-18 gainditu dituzte Ezkurdia-Martija, eta ostiralean Urrutikoetxea-Albisu izango dituzte aurrez aurre finaleko atarian. Bikote irabazlea finalean izango da. Lehen partidan, Zubizarreta III-Arangurenek Murua-Aldaberi irabazi diete, eta Jaka-Ugartemendiarekin lehiatuko dira San Fermin Serie B Torneoko finalean egoteko.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store