BELOKI ” LESIOA SENTATUTA DAGO ETA HIL ALA BIZI IRTENGO NAIZ”

Ruben Beloki eta Patxi Ruiz Iruñeko Labrit pilotalekuan batu dira gaur eguerdian datorren ostiralean gauez final-laurdenetako partidarako pilotak aukeratzera.
Biak pozik geratu dira hautatutako materialarekin eta antzeko loteak direla aitortu dute. Lau pilotak ondo joaten dira azpitik eta indartsuak omen dira.

Ruben Belokik lasai dagoela esan du lesioa erabat sendatuta duelako “Pozik nago joan den astelehenean egin nuen entrenamendu gogorrean ezer ez sentitu nuelako. Bestalde entrenamendu gehiago egingo nituzkeen baina ezinezkoa izan da. Pilota gose nabil”.
Partiduari dagokionez zera esan du burlatarrak ” sakeari etekina ateratzen ahaleginduko naiz eta Patxi frontisetik ahalik eta urrunen mantentzea beharrezkoa izango da berak baitu pilotari guztien kolperik arinena.
Gauden txapelketako une honetan partidua osoa eta borobila egin behar duzu garaipena lortu nahi baldin baduzu”.

Patxi Ruizen botiboleak

Patxi Ruizek ere aurkitutako pilotekin pozik dagoela esan du “pilota guztiak onak dira. Antzekoak dira Rubenek eta biok aukeratu ditugun loteak. Nik iaz baino ezberdina ikusten dut nire burua. Kolpe gehiago nahiko nuke. Orain dela 20 egun eskubiko gemeloan izan nuen lesio txiki bat eta horrek ez dit nahi nuen adin entrenamendu egiten utzi.
Partiduari buruz zera esan du Lizarrakoak “Urdurik ez jartzen saituko naiz eta dakidana jokatzeari ekingo diot. Pilotari ederki ematen ahaleginduko naiz”.
Botiboleak ikusi ahal izango direneko galderari honelaxe erantzun du Patxik ” espero dut horren beharra ez izatea baina hala baldin bada eman emango diot”

Beloki: 104,8-104 gramo.
Patxi Ruiz: 105,1-104,3 gramo.

2019/03/22

Azken albisteak

Senar eta Amiano, 4 1/2 Serie B Txapelketako finalistak

2025/11/03

Senar eta Amiano, 4 1/2 Serie B Txapelketako finalistak

Senarrek 22-6 gainditu du Murua bigarren finalerdian, eta ataundarrak Amiano izango du aurkari larunbatean Irunen jokatuko duten finalean.

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

2025/11/02

P.Etxeberriak eta Zabalak jokatuko dute 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finala

P.Etxeberriak 22-9 irabazi dio Altuna III.ari Donostiako Atano III .ean, eta Zabala izango du aurkari, beste finalerdiko irabazlea, azaroaren 16ko finalean, Bizkaia Frontoian.

Zabala 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako sailkatu da

2025/11/01

Zabala 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako sailkatu da

Zabalak 22-6 gainditu du Ezkurdia Gasteizko Ogetan, eta Bizkaia Frontoiko finalean izango da azaroaren 16an.

Amiano 4 1/2 Serie B Txapelketako finalerako sailkatu da

2025/10/31

Amiano 4 1/2 Serie B Txapelketako finalerako sailkatu da

Amianok 22-18 irabazi dio Rekalderi Dimako finalerdian, eta finalerako txartela lortu du.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store