BELOKI “IRUJO ERO BIHURTZEN SAIATUKO GARA”

Ruben Beloki eta Juantxo Koka datorren larunbatean Labriten Mtez. de Irujo eta Eulateren kontra jokatuko duten partida erabakigarrirako pilotak aukeratzen egon dira eguerdian.
Burlatarrak kanporaketa oraindik bizirik dagoela garbi dauka “10.tanturarte orekatuta heldu behar gara eta hortik aurrera Eulate zigortzeari ekingo diogu partidua gogortuz. Nahiz eta Bergarako lehia modu garbian galdu ez dugu txapelketan amore ematen eta hil ala bizi irtengo gara larunbatean. Bergaran ustekabean harrapatu gintuen Juanen jokuak eta ez genuen aurre egiten jakin izan. Labriten ero bihurtzen saiatuko gara”.
Materialari buruz Rubenek eta Juantxo Kokak motel eta biziak diren pilotak aukeratu dituzte partiduan denetariko egoera izango dela pentsatzen dute eta. Pisuak hauexek dira: 105,6-104,4-105,5 gramo.

Aspeko pilotariak ados geratu dira pilotekin aurkarien pilotak ere goraipatu dituztela. Irujo honela mintzatu da horretaz ” Oso onak dira, frontisetik ez dira asko irtetetzen baina ematen diozunean ederki ibiltzen dira. Beraienak ere onak dira, jokatzeko modukoak”
Eulate gauzatu behar duten estrategiaz aritu da “Beloki ekiditu behar dugu bere erritmoa jar ez dezan. Oin bat sartu dugu finalaurrekoetan baina biak sartu behar ditugu”.
Aspeko piloten pisuak honako hauek izan dira: 106,2-104,9-105,6 gramo.
200 pertsona inguru bildu dira kantxa jarlekuetan eta komunikabide asko, 4 telebista kate barne.

2019-03-22

Azken albisteak

Mikel Urrutikoetxeak erretiratu egingo dela iragarri du

2025-03-19

Mikel Urrutikoetxeak erretiratu egingo dela iragarri du

Zaratamoko aurrelariak irailaren 20an, Bizkaia Frontoian, jokatuko du bere azken partida zuriz jantzita

Artola-Mariezkurrena II.ak Ezkurdia-Rezustaren aurka jokatuko dute Binakako Txapelketako finala

2025-03-16

Artola-Mariezkurrena II.ak Ezkurdia-Rezustaren aurka jokatuko dute Binakako Txapelketako finala

Laso-Iztuetak ezin izan dute finalerako azken txartela lortu Ezkurdia-Rezustaren aurka 22-19 galdu ostean Donostiako Atano III.ean. Artola-Mariezkurrena II.a eta Ezkurdia-Rezusta izango dira aurrez aurre martxoaren 30ean Nafarroa Arenako finalean.

Artola-Mariezkurrena II.a Binakako Txapelketako finalerako sailkatu dira

2025-03-15

Peña II-Albisuri 22-10 irabazi diete gaur Labriten, eta martxoaren 30ean Nafarroa Arenan jokatuko den finalerako txartela eskuratu dute. Beste bikote finalista bihar Donostian jokatuko den Ezkurdia-Rezusta eta Laso-Iztueta bikoteen arteko neurketatik irtengo da.

Senar-Eskiroz eta Zubizarreta III-Morgaetxebarria Binakako Serie B Txapelketako finaletik kanpo geratu dira

Bi bikoteak finaletik kanpo geratu dira Salaberria-Gaskue eta Egiguren V-Bikuñaren aurka galdu ostean finalerdietako ligako azken jardunaldian.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Google Play App Baiko en Apple Store

App Baiko en Apple Store