BELOKI FRONTOIAN ENTRENATZEN HASI DA

Ruben Belokik frontoian lehen entrenamendua burutu du goizean Tolosako Beotibar pilotalekuan urtarrilaren amaieran eskuin belaunean min hartu zuenetik errehabilitazio lau hilabete eman eta gero.

Bosgarren koadroaren barruan banakako sesio txiki bat jokatu du Burlatako pilotariak Peñagarikanoren aurka Asegarceko kirol zuzendaria den Salvador Bergararen begiradapean. Rubenek mugimenduak, koordinazioa eta pilota jotzea landu du eta asegarce.comen adierazi duenez “belaunari dagokionez sentsazio onak sentitu ditut eta pozik geratu naiz entrenamenduarekin”.

Pilota aukeraketak

Eskuz Banakako Promozio Txapelketan bi aukeraketa gauzatuko dira bihar eta etzi. Lehenengoz Leizak eta Aritz Lasak Beasaingo Antzizar pilotalekuan bat egingo dute ostiraleko partidura begira pilotak hautatzeko.

Eta ostegunean inauguraldia dela eta urdinez azalduko den Zallako Mimetiz pilotalekuan Urrutikoetxeak eta Beroizek larunbatean jokatuko duten partidurako pilotak bereizteari ekingo diote

BELOKI FRONTOIAN ENTRENATZEN HASI DA

2019/03/22

Azken albisteak

Peña II-Salaverri II.a eta Murua-Gabirondo Binakako Serie B Txapelketako txapelaren lehian arituko dira

2026/03/18

Salaverri II.ak, eskuko mina gaindituta, eta Peña II.ak, Murua-Gabirondoren aurka jokatuko dute larunbat honetan Bergaran

Laso-Albisuk eta Altuna III-Ezkurdiak emango diote amaiera 2026ko Binakako Txapelketari

2026/03/17

Laso-Albisuk eta Altuna III-Ezkurdiak emango diote amaiera 2026ko Binakako Txapelketari

Nafarroa Arenako finalak Binakako Txapelketari amaiera emango dio Laso-Albisu eta Altuna III-Ezkurdia bikoteen arteko neurketarekin.

Laso-Albisu Binakako Txapelketako finalerako sailkatu dira

2026/03/15

Laso-Albisu Binakako Txapelketako finalerako sailkatu dira

Laso-Albisuk Elordi-Zabaletari irabazi diete Logroñon eta Nafarroa Arenako finalerako txartela lortu dute.

Jaka-Iztuetak porrotarekin itxi dute Binakako Txapelketa

2026/03/14

Jaka-Iztuetak porrotarekin itxi dute Binakako Txapelketa

Jaka-Iztuetak 22-7 galdu dute Dario-Ezkurdiaren aurka Tolosako Beotibarren, Binakako Txapelketako finalerdietako ligako hirugarren eta azken jardunaldian.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store