“BANAKA. FINAL HANDI BATEN ANATOMIA” LIBURUA KALEAN DA DAGOENEKO

Gaurko eguerdian 11:30 etan BBK-k eta Bainet Editorial-ek Bilbao Bizkaia Kutxak Bilboko Gran Viako 23an duen hitzaldi aretoan “Banaka. Final handi baten anatomia” liburuaren aurkezpena gauzatu da komunikabideen aurrean.
Ekitaldian egilea den Iñaki Bidegain eta eleberri honen protagonistak diren Julian Retegi eta Ladis Galarza izan dira.
Liburuan, 1993an Retegi II.ak eta Galarza III.ak elkarren aurka jokatu zuten azken eskuz banakako finalean gertatu zena aztertzen da, finalaren inguruan gertatu zena.

Aurkezpenean argitalpen ezohiko honi buruzko zehaztasun guztiak eman dira ,izan ere, idazkia pilota munduan jorratu gabe zegoen esparru batean barneratzen da. Euskarara itzuli duen egilea Jexus Zufiria izan da.
Esan behar da liburuaren salmentaren dirusarrera guztiak Gipuzkoako ASPACE-ra (Elbarritasun Zerebralaren Elkartea) bideratuko direla, buruko gaixotasuna duten afizionatuen arteko eskuz banakako torneoa antolatzeko.

2019-03-22

Azken albisteak

Jadanik salgai daude 2026 San Fermin Torneorako sarrerak

2026-04-20

Jadanik salgai daude 2026 San Fermin Torneorako sarrerak

Gaur jarri dira salgai San Fermin 2026 Torneorako sarrerak. Uztailaren 7an hasiko da San Fermin Torneoa eta uztailaren 14an Labriten jokatuko den finalarekin amaituko da.
Nafarroa Arenak San Fermin 4 1/2 Torneoko finala hartuko du uztailaren 7ko goizean, eta finalerdietako ligako partida bat uztailaren 11ko arratsaldean.

Lasok lehenengo garaipena lortu du final-laurdenetan

2026-04-19

Lasok lehenengo garaipena lortu du final-laurdenetan

Lasok 22-8 irabazi dio Jakari Gasteizko Ogeta pilotalekuan, eta lehenengo puntua poltsikoratu du. Serie Bn Egiguren V.ak Rekalde gainditu du.

Peña II.ak galdu egin du final-laurdenetako bere lehenengo partidan

2026-04-18

Peña II.ak galdu egin du final-laurdenetako bere lehenengo partidan

Peña II.ak 22-17 galdu du Zabalaren aurka Iruñeko Labriten, eta ezin izan du lehenengo puntua eskuratu. Serie Bn Amianok 22-8 gainditu du Zubizarreta III.a.

Dariok bigarren puntua eskuratu du

2026-04-17

Dariok bigarren puntua eskuratu du

Dariok 22-8 irabazi dio Altuna III.ari Gernikan, final-laurdenetako ligako bigarren jardunaldian. Serie Bn Agirrek min hartu du eta partida utzi behar izan du Alberdi II.aren aurka 6-3 irabazten ari zenean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store