Azpeitian eta Markinan CaixaBank Masterseko jaialdi bana izango da gaur

CaixaBank Mastersa partidaz lepo iritsiko da asteburu honetan. Gaur bertan txapelketa honetako neurketa bana izango da Azpeitian eta Markinan. Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan, lehenengo jardunaldian bertan behera geratu zen partida jokatuko dute Ezkurdia-Aranguren eta Altuna III-Imaz bikoteek. Garaipena lortuz gero, Ezkurdiak eta Arangurenek lidertza partekatuko dute Artola-Rezustarekin laugarren jardunaldia jokatu aurretik.

Jardunaldi berriari hasiera, Olaizola II-Zabaleta eta Elezkano II-Aretxabaleta bikoteek emango diote Markinako La Uni pilotalekuan. Iragan larunbatean Los Arcosen lortutako garaipenaren ostean, nafarrak gogotsu iritsiko dira. Bizkaitarrak, aldiz, lehenengo puntua eskuratzen saiatuko dira Mastersean iragan ostiralean Larrabetzun egindako partida onaren ostean.

22: 15ean hasiko dira bi jaialdiak. Markinakoa zuzenean emango du ETB1ek.

2020/07/17

Azken albisteak

Agirrek kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/23

Agirrek kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Asier Agirre akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte bat luzatzeko.

Bakaikoak Buruz Buruko Txapelketa jokatuko du

2026/03/22

Bakaikoak Buruz Buruko Txapelketa jokatuko du

Bakaikoak 22-21 irabazi dio Senarri Zumarragako kanporaketan, eta toki bat izango du Buruz Buruko Txapelketan. Serie B Txapelketan, Rekalde final-zortzirenetan izango da Apezetxea II.ari 22-5 irabazi ondoren.

Peña II-Salaverri II.a Binakako Serie B Txapelketako txapeldunorde geratu dira

2026/03/21

Peña II-Salaverri II.a Binakako Serie B Txapelketako txapeldunorde geratu dira

Peña II.ak eta Salaverri II.ak 22-18 galdu dute Murua-Gabirondoren aurka Bergaran jokatutako finalean.

Buruz Buruko 2026 Txapelketako tokiak eta datak

2026/03/20

Buruz Buruko 2026 Txapelketako tokiak eta datak

Igande honetan hasiko da kanporaketa fasea Zumarragan, eta final-zortzirenak apirilaren 3an hasiko dira Bastidan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store