AURKARI TXIKIRIK EZ DAGO

Olaizola II.ak eta Beginok Euskadi Goza ezazu Binakako txapelketako hirugarren puntoa lortu dute gaur Astelena pilotalekuan Aritz Lasa-Merino II.a 22-15 menderatuta.

Asegarceko bikoteak egin duen lana ez da inolaz ere makala izan eta 73 minutu iraundu duen partidan izerdi galanta bota behar izan dute bi pilotariek neurketa hasi baino lehen bikote eskuragarritzat eman dutena garaitzeko. Gogortasun hori adierazten dutenak 70 pilotakada baino gehiago eman diren tantoak dira.

Beginoren hasiera ez da ona izan eta zati horretan gertatu dira berak egin dituen huts gehienak, baina 14-11 etatik aurrera bere joaren norabide eta boterea nabarmen hobetu dira eta horren seinalea 16-11 tantoan lortu duen errebotea izan da. Hala eta guztiz ere Merino II.a gazteak oso partidu ona egin du eta Auzako atzelariari aurre egiteaz gain pilota ederki astindu du.

Aurrekaldean Olaizola II.ak eta Aritz Lasak pilotazaleek arras gozatu duten lehia ederra eskeini dute. Olaizola II.ak ez du huts bat ere egin eta 6 tanto lortu ditu. Urretxuarraren kontuan 8 punto eta 7 huts ezarri behar dira.

AURKARI TXIKIRIK EZ DAGO

2019/03/22

Azken albisteak

Larunbatean hasiko da 2025eko San Fermin Torneoa

2025/07/02

Larunbatean hasiko da 2025eko San Fermin Torneoa

San Fermin Torneoa uztailaren 5ean hasiko da Serie A eta Serie B lehiaketekin, eta 14ko bi finalekin amaituko da. 4 1/2 San Fermin Torneoaren finala Nafarroa Arenan jokatuko da uztailaren 7an, goizean.

Amianok debuta egingo du Baiko Pilotarekin

2025/07/01

Amianok debuta egingo du Baiko Pilotarekin

Irungo 20 urteko aurrelariak Baiko Pilotaren koadroa osotuko du, eta irailean egingo du debuta.

Zabala 4 1/2 San Fermin Torneoko finalerdietan izango da

2025/06/29

Zabalak 22-19 irabazi dio Altuna III.ari Mungian, eta P.Etxeberriaren aurka jokatuko du finalerdietan.

P.Etxeberriak San Fermin 4 1/2 Torneoko final-laurdenak gainditu ditu

2025/06/29

P.Etxeberriak San Fermin 4 1/2 Torneoko final-laurdenak gainditu ditu

P.Etxeberriak 22-20 irabazi dio Ezkurdiari Sopelan, eta finalerdietarako sailkatu da.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store