AUKERAKETAK IRUÑAN ETA ERRENTERIAN

Bengoetxea VI.ak eta Beroizek Iruñan eta Retegi BIk eta Olaetxeak Errenterian pilota aukeraketak gauzatu dituzte asteburu honetan jokatuko dituzten Lau eta Erdiko kanporaketei begira.
Arazorik ez da izan bi lekuetan eta lau pilotariak gustora azaldu dira.

Asegarce.comekin izan den solasaldian zera esan du Bengoetxea VI.ak:
“Materialari dagokionez gustora geratu naiz. Bi loteak antzekoak dira, egokiak lau eta erdian jokatzeko.
Partidua zaila izango da. Beroizek argi erakutsai du zergatik dago goian. Bigarren mailako Eskuz Banaka Txapelduna da, partida nagusiak jokatzen ari da … pilotari gogorra, regularra eta gainera gorputz jarrera onak ditu.
Faborito hitza esaten denean, nik garbi daukat: partiduak jokatu beharra dago.
Aurrera egingo banuelako posibilitatea aipatzen bada eta Aritz Lasa zelan ikusten dudan galdetuta, erantzun bakarra dago: larunbateko partiduan pentsatzen baino ez nago”.

ILUSIO HANDIZ

Mikel Olaetxeak ere asegarce.comekin bat egin du eta honako hitzak luzatu ditu:

“Materialarekin oso gustora, gainera, berarenak ere oso onak iruditu zaizkit.
Ilusio handiz nago partidua jokatzeko. Pilotari guztion ametsa lehen mailan jokatzea da eta ni aukera horretaz disfrutatzera irtengo naiz.
Aurkaria? Julen Retegi. Izena aipatu baino ez da behar. Iaz Gonzalez eta Del Rey kanporatu zituen eta Barriolak menderatu behar izan zuen.
Puntu ahula aurkitzea oso zaila da; jodun, defentsa onekoa, tantuak bukatzen badakienetarikoa …
Herritik koadrilla batzu etorriko dira. Giro polita izango da.

Bengoetxea VI: 105,1-105,7 g.
Beroiz: 105,7- 105 g.

Retegi BI: 105,2 – 105,5 g.
Olaetxea: 106,5-106,2 g.

AUKERAKETAK IRUÑAN ETA ERRENTERIAN

2019/03/22

Azken albisteak

Laso-Albisu Binakako Txapelketako finalerako sailkatu dira

2026/03/15

Laso-Albisu Binakako Txapelketako finalerako sailkatu dira

Laso-Albisuk Elordi-Zabaletari irabazi diete Logroñon eta Nafarroa Arenako finalerako txartela lortu dute.

Jaka-Iztuetak porrotarekin itxi dute Binakako Txapelketa

2026/03/14

Jaka-Iztuetak 22-7 galdu dute Dario-Ezkurdiaren aurka Tolosako Beotibarren, Binakako Txapelketako finalerdietako ligako hirugarren eta azken jardunaldian.

Peña II-Salaverri II.ak eta Murua-Gabirondok jokatuko dute Binakako Serie B Txapelketako finala

Peña II-Landak 22-10 irabazi diete Dario-Lozari, eta Murua-Gabirondok 22-2 gainditu dituzte Salaberria-Gaskue finalerdietako azken jardunaldian

Binakako Txapelketetako finaletako pilota aukeraketak

2026/03/13

Binakako Txapelketetako finaletako pilota aukeraketak

Bi finaletako pilota aukeraketak ateak irekita egingo dira eta entrenamenduak ateak itxita.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store